Breadcrumb

PROTOCOLO-DEFENSA-TESIS

Tesiak gordailuan utzi eta defentsa egiteko protokoloa

2024ko urriaren 1etik aurrera aplikatuko da

Tesia gordailuan uzteko prozedurak bi fase ditu:

1. Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera: tesia bukatu ondoren gertatzen da, eta txostenak eskatzen zaizkie arloan adituak diren bi doktoreri, UPV/EHUtik kanpokoak. Doktoregaia programan egon daitekeen denbora tartea amaitu baino lehen egin behar da. Prozedurari hasiera emanda, ezin da eskatu luzapenik, ezta ere aldi baterako bajarik.

2. Tesia gordailuan uzteko prozeduraren amaiera: tesiaren behin betiko bertsioa UPV/EHUko egoitza elektronikoan erregistratzen denean gertatzen da, eta horrela doktoregaiak baimena izango du tesiaren defentsa egiteko eta Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak epaimahaiko kideak izendatuko ditu.  Prozedurak gehienez ere sei hilabete hartuko ditu, tesia gordailuan uzten denetik hasita.

1. Tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera

Fase honetan tramite hauek egin behar dira, elkarren segidan:

Txostenak egiteko eskatzea tesiaren gaian adituak diren bi doktoreri, UPV/EHUtik kanpokoak; eta doktoregaiak, txostenak ikusita, erantzutea.

Parte hartzaileak: doktoregaia, doktorego programan parte hartzen duen zuzendaria, doktorego programako batzorde akademikoa, eta doktorego programako idazkaria.

Doktorego programan parte hartzen duen zuzendariari dagokio tesia gordailuan uzteko prozedura hastea, honako ekintza hauen bidez:

  1. Txostenak egiteko eskatzea tesiaren gaian adituak diren bi doktoreri, UPV/EHUtik kanpokoak. “Nazioarteko doktorea” aipamena lortu nahi bada, aditu horiek izan behar dira atzerriko goi hezkuntzako erakunde edo ikergune batekoak. Doktorego programako batzorde akademikoak ontzat eman beharko ditu aditu horiek, batzorde akademiko bakoitzak zehaztuko duen moduan. Adituak tesia ebaluatuko duen epaimahaiko kide izan ahalko dira.
  2. Jakinaraztea doktorego programako batzorde akademikoari eskatu dituela aipatutako txostenak. Jakinarazpen hori egingo da batzorde akademiko bakoitzak zehaztuko duen moduan. Jakinarazpen horren data izango da kontuan hartuko dena hasiera emateko tesia gordailuan uzteko prozedurari, baldin eta batzorde akademikoak onespena ematen badu (horretarako egongo den inprimakian adierazia).
  3. Batzorde akademikoaren onespena jasota, posta elektronikoz bidaliko du Doktorego Eskolara, programako posta elektronikora, aplikazio informatikoan grabatzeko tesia gordailuan uzteko prozeduraren hasiera data. Halaber, kopia bat bidaliko dio doktoregaiari.
  4. Txostenak jasota, zeinetan adituek tesia hobetzeko proposamenak egin ahal izango dituzten, doktorego programako batzorde akademikoari helaraziko dizkio, azter ditzan.

Doktorego programetako batzorde akademikoak egin beharrekoak:

Txostenen edukia aztertu ondoren, inprimaki sinatu bat bidaliko dio posta elektronikoz doktoregaiari, non esango dion ez duela egin behar aldaketarik edo, egin behar baditu, esango dio zein epetan egin beharko lituzkeen gomendatutako aldaketak.

Doktoregaiak egin beharrekoak:

Aldaketak egiteko esaten bazaio, horien gaineko erantzuna bidaliko dio batzorde akademikoari; aldaketak egokitzat hartzen baditu, doktorego tesian jaso beharko ditu horretarako emango zaion epearen barruan, eta betiere tesia erregistratu baino lehen.

Eskatzea tesia erregistratu ahal izateko aldeko txostenak, epaimahaiko kideak izendatzeko proposamena eta batzorde akademikoaren onespena.

Tesiaren behin betiko bertsioa bukatuta, doktoregaiak dokumentu hauek bilduko ditu:

Zuzendarietako bat harremanetan jarriko da tesia atxikita dagoen sailarekin, tesiko epaimahaia izenda dezala eskatzeko. Proposamen horretan zehaztuko da nortzuk izango diren batzordeko burua, idazkaria eta mahaikideak, bai eta horien ordezkoak ere.

2. Tesia gordailuan uzteko prozeduraren amaiera

Doktorego programako batzorde akademikoaren baimena lortuta, doktoregaiak tesia erregistratuko du eta jendaurrean jartzeko epea ireki dezala eskatuko dio Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzari.

Erregistroa UPV/EHUren Egoitza Elektronikoan egingo da, eta erregistro horren data hartuko da kontuan sei hilabeteko gehienezko epea zenbatzeko, tesia gordailuan uzteko prozedura hasten denetik.

Doktoregaiak dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu tesia erregistratzeko:

  • Tesia formatu digitalean.
  • Jardueren dokumentua.
  • UPV/EHUtik kanpoko adituei txostenak eskatu izanaren jakinarazpenaren kopia, Doktorego programako Batzorde Akademikoaren adostasunarekin eta Batzorde honek txosten horien aurrean hartutako erabakiarekin.
  • Adituen txostenak eta doktoregaiak txostenei emandako erantzuna, halakorik egonez gero.
  • Tesia erregistratzeko behar diren aldeko txostenak: tesi zuzendarienak, tutorearena, eta doktoregaia atxikita dagoen sailarena.
  • Tesiko epaimahairako proposamena, tesia atxikita dagoen sailak egina.
  • Doktorego programako batzorde akademikoaren baimena.
  • Doktoregaiaren fitxa eta doktorego tesiaren laburpena.

Hala dagokionean, doktoregaiak dokumentu hauek ere aurkeztuko ditu:

Tesia UPV/EHUren Egoitza Elektronikoan erregistratzeko, aplikazioan sartu ondoren “Erregistro elektronikoa” aukeratu beharko da eta, “Jasotzailea” eremuan, berriz, “Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza” eta “Graduondoko Ikasketen Zerbitzua”.

Doktoregaiaz gain, tesiaren zuzendarietako batek edo tutoreak ere egin dezakete erregistroa.

Doktorego tesia gainerako dokumentuetatik bereizita igo beharko da aplikaziora.

Tesiaren fitxategiak pisu handia badu, UPV/EHUko zaindegira, Wetransfer-era edo antzerako beste aplikazio batera "igo" ahal izango da. Horrelakorik erabiliz gero, esteka erantsiko da, gainerako dokumentuekin batera.

Tesia erregistratzearekin batera tramite hauei ematen zaie hasiera, elkarren segidan egingo direnak:

Tesia jendaurrean jartzeko epearen irekiera.

Unibertsitatearen webgunearen bidez jakinaraziko da noiz jarriko den doktorego tesia jendaurrean, doktoreek edukiari buruzko iruzkinak egin ditzaten 15 egun naturaleko epearen barruan. Hori egiteko prozedura azalduta dago Doktorego Ikasketa Ofizialen Gestiorako Arautegiko 26. artikuluan (UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2024ko apirilaren 25eko Erabakia).

Tesia jendaurrean jartzeko epeari hasiera emateko, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak aurkeztutako dokumentuak aztertuko ditu eta, egiaztatuta guztiak aurkeztu direla, eta ondo daudela (proposatutako epaimahaiaren osaera izan ezik, Graduondoko Batzordeak aurrerago aztertuko baitu), Doktoregoaren webgunean argitaratuko da, Gordailuan dauden tesiak atalean, adierazita noiz utzi den tesia gordailuan eta noiz arte egongo den.

Dokumenturen bat falta bada edo baten bat txarto badago, ez zaio emango hasiera tesia jendaurrean jartzeko epeari, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio interesdunari akatsak zuzendu ditzan.

Tesia jendaurrean jartzeko aurkeztu behar diren dokumentuak aztertuko dira, oro har, tesia erregistratzen den egunaren hurrengo egun baliodunean, betiere laneguna bada Bizkaiko Campusean.

Doktorego tesia defendatzeko baimena eta epaimahaiaren izendapena.

Parte hartzaileak: Graduondoko Batzordea eta Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza

Graduondoko Batzordea:

  1. Tesia jendaurrean jarrita egoteko 15 egun naturalak behin igarota, batzordeak egiaztatuko du proposatutako epaimahaiak betetzen dituela arautegiak eskatutako baldintzak.
  2. Baldintzak betetzen badira, tesia defendatzeko baimena emango du eta epaimahaiaren proposamena bidaliko du Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzara.

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza::

  1. Epaimahaia izendatuko du, eta epaimahaiaren izendapena eta tesia defendatzeko baimena bidaliko dizkie epaimahaiko kide titularrei eta ordezkoei, doktorego tesiaren zuzendariari, doktorego programaren batzorde akademikoari, Doktorego Eskolari, sailari eta doktoregaiari.
  2. Tesiaren kopia digital bat bidaliko du sailera.

Doktorego tesia ezingo da defendatu epaimahaiko kide guztiek izendapena jaso baino lehen, ezta ere defentsaren data argitaratzen denetik bi egun baliodun igaro baino lehen. Orientazio moduan, tesia erregistratzen denetik epaimahaiaren izendapena eta defentsarako baimena jasotzen den arteko tramiteak egiteko hilabete behar da.

Epaimahaiko kide titularren batek ezin badu parte hartu, arrazoi justifikatuak direla eta, uko egitea bidali beharko du Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzara (doctorado@ehu.eus), ordezkoa izendatua izan dadin. Izendapen horren berri emango zaie epaimahaiko gainerako kideei, sailari, tesiaren zuzendariari, tutoreari, zuzendaria (edo tutorea) atxikita dagoen ikastegiko administratzaileari eta doktoregaiari.

Defentsaren aurreko izapideak.

Doktorego tesia defendatzeko baimena eta epaimahaiaren izendapena jasota:

  • Sailak hamar egun baliodun izango ditu honako hauek helarazteko epaimahaiko kideei: tesia, jardueren dokumentu pertsonalizatua, kanpoko adituen txostenak eta, halakorik egonez gero, doktoregaiak txosten horiei emandako erantzunak. 
  • Doktoregaiak tesia defendatzeko matrikula egin beharko du eta Eusko Jaurlaritzak zehaztutako prezio publikoak ordaindu. Horretarako, Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak ordainagiria bidaliko dio, epaimahaiaren izendapenarekin eta tesi defendatzeko baimenarekin batera. 
  • Epaimahaiko buruak ezarriko ditu tesiaren defentsa egiteko eguna, ordua eta tokia, gehienez ere lau hilabeteko epean epaimahaia izendatzen denetik hasita, eta entzunda epaimahaiko kideak, zuzendariak eta doktoregaia. Salbuespen moduan, defentsa ekitaldia lau hilabete horiek baino beranduago egiteko arrazoirik balego, baimena eskatu beharko zaio Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzari.
  • Epaimahaiko idazkariak defentsa ekitaldia zein egunetan, ordutan eta tokitan egingo den jakinaraziko die honako hauei, defentsaren eguna baino bi egun baliodun lehenago, gutxienez: Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzari (doctorado@ehu.eus), saileko zuzendariari, tesiaren zuzendaria atxikita dagoen ikastegiko administratzaileari eta defentsa ekitaldia egingo den ikastegiko administratzaileari. Jakinarazpen hori egiteko eredu hau erabili beharko da. 
  • Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak UPV/EHUko Doktoregoa atalaren webgunean argitaratuko ditu defentsa ekitaldia egingo den tokia, eguna eta ordua. 
  • Saileko idazkariak bidaien eta hotelen erreserba egingo du, beharrezkoa izanez gero. Epaimahaiko kideei bidaia gastuak, dietak eta bertaratzea  ordainduko dizkie tesi zuzendaria atxikita dagoen ikastegiko administratzaileak, edo, zuzendaria ez bada UPV/EHUkoa, tutorea atxikita dagoen ikastegiko administratzaileak, betiere UPV/EHUk zehaztutako zenbatekoen arabera. UPV/EHUkoak diren epaimahaikideen kasuan, atxikita dauden ikastegietatik egindako joan etorriak baino ez zaizkie ordainduko.
  • Defentsarako esleitutako zenbatekoak Graduondoko Ikasketen Zerbitzuak transferituko dizkio ikastegiari, epaimahaia izendatu eta gero. Zenbateko horiek taula honetan adierazitakoak izango dira: 
3 kideko epaimahaia 5 kideko epaimahaia
Defentsa mota Estatu mailakoa Nazioartekoa Defentsa mota Estatu mailakoa Nazioartekoa
Aurrez aurrekoa 900 € 1.500 € Aurrez aurrekoa 1.000 € 1.700 €
Semipresentziala 800 € 1.100 € Semipresentziala 900 € 1.300 €

 

Defentsa ekitaldiaren akta

Tesia defendatzeko ekitaldia jendaurrean egiten da, aurrez aurre, UPV/EHUren lokaletan, Doktoregoa atalaren webgunean argitaratutako toki, egun eta orduan.

Epaimahaiko kideetako batek online jardun ahal izango du. Halakoetan, online nork jardungo duen adierazi beharko da sailak bidali beharreko epaimahaiaren izendapenean.

Defentsa ekitaldia egin ahal izateko, epaimahaiko kide guztiek hartu behar dute parte.

Defentsa ekitaldia urte osoan egin daiteke, abuztuan eta defentsa ekitaldia egingo den tokia ofizialki itxita egongo den datetan izan ezik.

Epaimahaiko kideren bat ezingo bada egon defentsa ekitaldian ustekabean sortutako egoera bat dela eta, epaimahaiko idazkariak jakinaren gainean jarriko du Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza, ordezkoetako bat izenda dezan, ahal izanez gero. Ordezkoetako inor ezin bada joan defentsa ekitaldira, baimena eman ahal izango da online jardun dezan. Defentsa ekitaldiak balioa izan dezan, epaimahaiko idazkariak ekitaldian egoteko ezintasuna egiaztatzen duten agiriak bidali beharko ditu Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzara, defentsa ekitaldia egin baino lehenago edo ondoren, kasuaren arabera.

Hauek dira defentsa ekitaldian bete beharreko inprimakiak:

Epaimahaiak kalifikazio hauetako bat emango dio tesiari: BIKAIN, OSO ONGI, NAHIKO edo EZ GAI. Horretarako doktore graduko akta beteko da, eta bertan kalifikazioa adierazi beharko da, bai eta defentsa zein hizkuntzatan egin den ere. Hizkuntza bat baino gehiago erabili bada, hizkuntza bakoitzean tesia zer ehunekotan defendatu den zehaztuko da. Akta epaimahaiko kide guztiek eta tesia defendatu duen pertsonak sinatuko dute. Epaimahaiko kideren batek online jardungo balu, lehenengoa izango da sinatzen eta, ondoren, akta bidaliko du, gainerakoek sina dezaten.

Halaber, epaimahaiko kide bakoitzak tesia ebaluatzeko azken txostena bete eta sinatu behar du.

Horrez gain, lortutako kalifikazioa BIKAIN bada AHO BATEZ, epaimahaikideek isilpeko bozketa egingo dute adierazteko tesiari CUM LAUDE aipamena eman behar zaion ala ez. Aipamen hori ematea erabakiz gero, adieraziko dute baduen SARI BEREZIETARA aurkezteko aukera ala ez. Bozketa horretarako, idazkariak boto papera eta gutun azala emango dizkio epaimahaiko kide bakoitzari. Epaimahaiko kideek BAI ala EZ markatuko dute boto paperean eta, gutun azalean sartu ondoren, itxi egingo dute. Gutun azal hori idazkariari emango zaio eta, gutun azal guztiak hegalean sinatu ondoren, ireki gabe bidaliko ditu UPV/EHUko Graduondoko Ikasketen Zerbitzura, boto zenbaketa egin dezan, defentsako gainerako dokumentuekin batera: doktore graduko akta, epaimahaiko kide bakoitzaren azken txostena eta tesia ADDIn argitaratzeko dokumentua.

Cum Laude aipamena lortzeko eta sari berezia eskatzeko aukera izateko, boto guztiak aldekoak izan behar dira.

Aipatutako dokumentuak Graduondoko Ikasketen Zerbitzura bidali beharko dira, bide hauetakoren bat erabilita:

  • Barneko postaz edo ohiko postaz, helbide honetara:
    Graduondoko Ikasketen Zerbitzua
    II. ikasgelategia
    Sarriena auzoa, z.g.
    48940 Leioa
  • Aurrez aurre, adierazitako helbidean.
  • Epaimahaiko kideren batek online jardungo badu, doctorado@ehu.eus helbidera bidaliko ditu bere ebaluazio txostena eta CUM LAUDE aipamenerako eta SARI BEREZIRAKO botoa, epaimahaiaren bozketa isilpekoa izan dadin. 

Botoak zenbatuta, graduondokoaren arloko eskumenak dituen errektoreordeak emaitzaren berri emango die doktoregaiari, doktorego programako batzorde akademikoari, tesiaren zuzendariei, tutoreari eta epaimahaiko kideei, eta jakinaraziko die tesiari "cum laude" aipamena eman zaion ala ez, eta sari berezirako aurkeztu ahal den ala ez.