Nahaste psikikoei buruzkoi online prestakuntza-saioa Unibertsitateko irakasleentzat
Hizlaria: Nekane Azuabarrena Anduaga*
Data: martxoaren 15ean, Webex-en bidez
Ordutegia: 15:00-17:00
Hizkuntza: gaztelania
Izena emateko epea: martxoaren 1eko 8:00etatik martxoaren 7ko 17:00etara
Saioan izena emateko, formulario hau bete behar da:
Onartutako pertsonei berrespen-mezu elektroniko bat bidaliko zaie jarraibideekin.
Helburua: Osasun mentala terminoa eta nahaste psikiko ohikoenak ezagutzen laguntzea. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan dauden oztopoak identifikatzea, eta unibertsitateko irakasleei horiei aurre egin ahal izateko estrategiak ematea.
Saioaren egitura: saioa bi zatitan banatuko da:
- Lehenengo zatia (1:00): Nekane Azuabarrena, AGIFESeko psikologoa (Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea). Osasun mentalari ikuspegi klinikotik helduko dio: zer da Osasun Mentala? Nola daude gure gazteak? Osasun Mentaleko arazo ohikoenak, esku hartzeko eta prebenitzeko jarraibideak.
- Bigarren zatia: jardunbide egokiak (1:00): irakaskuntza-ingurunean gertatutako egoerak bateratzea eta ikasgeletan laguntzeko estrategiak eta neurriak jorratzea
Antolatzailea: Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (UPV/EHU)
* Nekane Azuabarrena Anduaga
Psikologian lizentziatua. Familia eta Bikoteko Terapiako Masterra. Talde-lanean aditua.
Ibilbide profesionala AGIFESen egin du, lehenik hezitzaile gisa eta ondoren psikologo gisa pisu-programetan eta laguntza psikosozial komunitarioko programan, terapeuta gisa senideentzako eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako laguntza-taldeetan, eta arduradun gisa errehabilitazio psikosozialeko bi zentrotan (EPSZ). Gaur egun, eguneko jardueren eta gazteentzako ZEUK AUKERATU programaren koordinatzailea da.