inf_sesion_pdi_enf_raras_2021

GAIXOTASUN ARRAROEI BURUZKO ONLINE PRESTAKUNTZA SAIOA UNIBERTSITATEKO IRAKASLEENTZAT

Hizlaria: Itziar Astigarraga Aguirre*

Eguna: martxoaren 17an, Blackboard Collaborate plataformaren bidez

Ordutegia: 15:30-17:30tara

Hizkuntza: Gaztelaniaz

Izena emateko epea: martxoaren 3tik 10era

Izen emateaa formulario honen bidez egin behar da: 

Izen emateko formulariorako esteka

Onartuak izan direnei baieztapen mezu elektroniko bat bidaliko da argibideekin batera.

Saioak bi zati izango ditu:

  1. Lehenengoa zatian, hizlariak gaixotasun arraoak ikuspuntu kliniko batetik aurkeztuko ditu eta modu honetan gaixotasun arraroen urbilpen bat egiten saiatuko gara.
  2. Bigarren zatian, UPV/EHUn gaixotasun arraroen egoera eta esperientziak aztertuko dira.
    • Ikasleen partaidetza: gaixotasun arraroak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientziak.
    • EHUko zerbitzua: aukera-berdintasuna eta inklusioa areagotzeko ikasketa prozesuan, irakaskuntzan eta ebaluazio probetan ematen diren egoerak, estrategiak eta neurriak aipatuko dira.

*Itziar Astigarraga Aguirre

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Zerbitzuko burua da, UPV/EHUko Euskal Herriko Unibertsitateko Pediatria irakasle elkartua eta IIL Biocruces Bizkaiako Ama-Haurren Osasun Arloko eta Onkologia Pediatrikoko ikerketa-taldeko koordinatzailea.

Gaixotasun arraroen arloan, Osasun Ministerioaren Gaixotasun Arraroen Estrategia idazten eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordean lan egin du. Histiozitosiari buruzko nazioarteko hainbat lantaldetan parte hartzen du, histiozitosiarekin eta haurren minbiziarekin lotutako hainbat ikerketa-proiektutan eta saiakuntza klinikotan parte hartzen du, eta hainbat paziente-elkarterekin eta EGEFekin lankidetzan aritzen da.

ANTOLATZAILEA: Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (UPV/EHU)