Dislexiari buruzko online prestakuntza saioa unibertsitateko irakasleentzat
Irakaslea: Isabel Molina Zelaia*
Ordutegia: 15:00-17:30
Hizkuntza: Gaztelaniaz
Izena emateko epea: azaroaren 16tik 20ra
Izen emate formularioko esteka
Baieztapen mezu elektronikoa bidaliko da, saioaren estekarekin batera
Saio honen bidez, EHUko irakasleek dislexiari buruz duten ulermena hobetu nahi da. Horretarako, alderdi neurobiologikoak eta genetikoak hartuko dira kontuan, baita dislexia duten unibertsitateko ikasleen ezaugarri nagusiak ere.
Bestalde, dislexia duten ikasleen aukera-berdintasuna eta inklusioa errazteko unibertsitateko geletan erabil daitezkeen irakaskuntza eta ebaluazio-estrategiak landuko dira.
Plaza kopurua mugatua da eta izena emateko ordenaren arabera esleituko dira Blackboard Collaborattek onartzen duen edukiera osatu arte
* Isabel Molina Zelaia: Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua da 1988an Euskal Herriko Unibertsitatean ( UPV/EHU) eta 1995 urtetik Pediatrian espezialista. Gaur egun, Durangoko osasun zentroan, pediatra lanean dabil.
Pediatria, Psikologia eta logopediari buruzko kongresuetan hitzaldiak aurkeztu ditu. Mediku aldizkarietan, hainbat artikulu argitaratu ditu egile eta egilekide moduan. Ikertzailea da bi ikerketa proiektuetan. Euskaraz irakurtzen ikasteko zailtasunen detekzio goiztiarreko testaren garapenean ikertzaile nagusia. Dislexiari buruzko ezagutza zabaltzeko hitzaldiak eman ditu, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxe, liburutegi, kultur etxe eta mediku elkarteetan. Horrez gain, gaur egun DISLEBI Euskadiko Dislexia Elkarteko lehendakaria da.
ANTOLATZAILEA: Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (UPV/EHU)
KOLABORATZAILEA: DISLEBI (Asociación Dislexia Euskadi Elkartea)