siguenos
Albiste eta Deialdiak
Gaixotasun arraroei buruzko zabalkunde jardunaldia. Otsailak 29-15:00.Carlos Santamaria Zentroko Antonio Beristain Auditorioan
Lehenengo argitaratze data: 2024/02/22
Datorren otsailaren 29an Gaixotasun Arraroen Munduko Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Biodonostia Institutuaren, CIBERNEDen eta pazienteen elkarteen lankidetzarekin, Ikerketa Neurologikoen ILUNDAIN Fundazioak zabalkunde jardunaldi bat antolatu du, 15:00etan hasiko dena Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostian. Bertaratzea librea izango da edukiera bete arte, eta ekitaldia Youtube eta sare sozialen bidez ematea aurreikusita dago.