presentacion

Aurkezpena

Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologiako saila 2000. urtean eratu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Medikuntza eta Odontologia Fakultatean, saila osatzen duten hiru irakaskuntza arloak bateratzearen ondorioz. Ordurako, Hezkuntza eta Unibertsitateen Ministerioak irakaskuntza-arlo horiek onartuak baitzituen.

Sailaren xedea, hasiera-hasieratik, irakaskuntza-arlo horiek parekatzea eta homogeneizatzea izan da; horixe baita sailaren antolakuntza-, irakaskuntza- eta ikerkuntza-sistemaren printzipio nagusia. Era berean, erabakitzeko ahalmena duten Saileko organoetan, irakasleen eta ikasleen presentzia eta ordezkaritza ahal bezain zabala izatea nahi izan du.

Web orri honek irakasle eta ikasleen arteko komunikazioa bultzatu nahi du, beren parte-hartzea errazteko eta indartzeko Sailean. Horrez gain, gure lanak eta jakin-minak helarazi nahi dizkiegu orrira sartzen diren guztiei.

Sortu berria izan arren eta giza baliabide nahiz baliabide material urriak izan arren, gure sailak, orain arteko ibilbide laburrean, irakaskuntzako eta ikerkuntzako proposamen ugari egin ditu, eta horiek ere web orri honetan sartu nahi izan ditugu. Etorkizunean, gure presentzia finkatu nahi dugu unibertsitatearen arlo guztietan, eta unibertsitate-komunitatearen eta gizartearen eskakizunei egokitzeko gaitasuna arian-arian areagotzea espero dugu.

Saileko zuzendaria naizen neurrian, bertako kide diren irakasle eta ikasle guztiei parte hartzera gonbidatu nahi diet, beren jardueretako ezagutzak, ekimenak eta iritziak partekatuz.