investigacion-vision-general

Ikerketa. Ikuspegi orokorra

Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia sailak hainbat esparrutan ikertzen du.

Unibertsitatean, funtsean, lankidetza estua du beste sail batzuekin. Hala, Biologia molekularreko edo Kirurgiako sailak elkarlanean ari dira gurekin.

Bestalde, gure irakasleak osasun-sare publikoko ospitaleetan ari dira lanean, eta, modu horretan, dagozkien ospitaleetako ikerketa arloetan parte hartzen dute.

Ikerkuntzako bi bide horiek elkartzearen emaitza gisa, Saila osatzen duten hiru jakintza-arloei buruzko (dermatologia, oftalmologia eta otorrinolaringologia) zientzia-argitalpen asko egiten dira.