Izen-ematea

Izen-emateak egiteko epea, luzatu da urriak 8ra arte

Lehenetsiko da parte-hartze presentziala. Baina pandemia egoera dela eta, dauden aforo mugapenak kontuan hartuz, online bidezko parte-hartzea ere bai onartuko da. Izen ematea egiteko momentuan aukeratu behar da. Aforo presentzial orokorra: 280 pertsona

Aforoaz: Gaur egun dauden mugapenekin, espazio guztiak batuta, aforo kopurua 280 izango da. Posiblea da irailean edo urrian aforoaren kantitatea handiagoa izatea. Horrela izango balitz, informatuko dugu hemen.

 

Izena aurrez aurre ematea (Aforo orokorra: 280 pertsona)

Izena emateko prezioaren barruan sartzen dira bertaratze-ziurtagiria, 4 egunetako hitzaldietara joatea, Kongresuan banatzen diren materialak eta etenaldietako kafea.

Prezio arrunta:                                         30 euro

Ikasleak, prekarioak edo langabeak:      10 euro*

Laguntzaren prezioa:                               50 euro


Online izena ematea.

Prezio arrunta:                                       1 euro

Ziurtagiri-prezioa:                                  5 euro

Online bertaratzen diren pertsonek, online asistentziaren ziurtagiria nahi badute, "ziurtagiri-prezioa" aukeratu beharko dute.


Izena emateko jarraibideak:

- Aukeratutako zenbatekoa honako kontu-zenbaki honetan sartu behar da (ES19-2095-0292-9232-3908-8081), eta nahitaez jarri behar da erreferentzia hau: "DK izen-deiturak".

- Ondoren, bidalketaren frogagiria helbide honetara bidali behar da: demokrazia.komunala@ni.eus. Izena eman duten pertsonen mezuak edukitzeko eta haiekin harremanetan jarri ahal izateko, falta bada.

- Komunikazioak aurkezten duten pertsonek ere izen-ematea egin behar dute.



* Aukera hori aukeratzen duten pertsonek, diru-sarreraren frogagiriarekin batera bidaltzen diguten mezuan, NANaren zenbakia eta letra eman behar digute (subentsioen kontu baterako).