Komunikazioak
2019ko maiatzaren 30etik abenduaren 15 arte egongo da zabalik testu osoak aurkezteko epea. Honako arau hauek beteko dituzte euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta italieraz igorri ahal izango diren komunikazioek.
- Bidalketa helbidea: cyp.congresoaes2019@ehu.es
Esan bezala, Signa aldizkariak atal monografiko bat eskainiko dio alteritatearen gaiari eta bertan argitaratuko da biltzar honetan aurkeztutako 15 lanen hautaketa bat. Artikuluak, 5.000 hitz baino gutxiagokoak, 2019ko
abenduaren 15a baino lehen entregatu behar dira eta Signa Nazioarteko Zientzi Batzordeko adituek ebaluatuko dituzte. Hori dela eta, oso garrantzitsua da artikuluak editatzeko arauak betetzea.
Signa, José Romera Castillo AESko ohorezko lehendakariak zuzentzen duen zientzi aldizkaria, 1992an argitaratu zen lehenengo aldiz. Urtero argitaratzen da, paperen, formatu elektronikoan kontsultatu ahal da eta ospe handiko aldizkaria da. Nazioarteko (Arts & Humanities Citation Index, Latindex, EBSCO, MIAR, MLA, Scopus, SCImago eta Ulrich's) eta nazioko (ANEP, Dialnet (CIRC), DICE, Dulcinea, IN-RECH, ISOC eta RESH) datu baseetan eta aipuak jasotzeko aurkibideetan ageri da. Bestalde, CNEAIko 18 irizpideetatik 17 jasotzen ditu, ANECAko 22 irizpideetatik 21 eta Latindex-ko 33 irizpideetatik 33.