ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE SEMIÓTICA ELKARTEAREN NAZIOARTEKO XVIII. KONGRESUA, ASOCIACIÓN IBÉRICA DE SEMIÓTICA ELKARTEAREN NAZIOARTEKO II. KONGRESUA eta EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO (UPV/EHU) IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIO ETA PUBLIZITATE SAILAREN NAZIOARTEKO IX. KONGRESUA
BESTEA, NORBERA. Alteritatearen figurak eta diskurtsoak
2019ko azaroaren 13, 14 eta 15ean Asociación Española de Semiotica elkartearen XVIII. Nazioarteko Kongresuaren, Asociación Ibérica de Semiótica elkartearen II. Nazioarteko Kongresuaren eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailaren IX. Nazioarteko Kongresuaren egoitza izango da Bilbo hiriko Bizkaia Aretoa.
Oraingo honetan Bestea, Norbera. Alteritatearen irudiak eta diskurtsoak du izenburu kongresuak.
Signa aldizkariak atal monografiko bat eskainiko dio alteritatearen gaiari eta bertan argitaratuko da biltzar honetan aurkeztutako 15 lanen hautaketa bat. Artikuluak, 5.000 hitz baino gutxiagokoak, 2015eko abenduaren 15a baino lehen entregatu behar dira eta Signa Nazioarteko Zientzi Batzordeko adituek ebaluatuko dituzte. Hori dela eta, oso garrantzitsua da artikuluak editatzeko arauak betetzea.
Signa, José Romera Castillo AESko ohorezko lehendakariak zuzentzen duen zientzi aldizkaria, 1992an argitaratu zen lehenengo aldiz. Urtero argitaratu, paperen editatu, formatu elektronikoan kontsultatu ahal da eta ospe handiko aldizkaria da. Nazioarteko (Arts & Humanities Citation Index, Latindex, EBSCO, MIAR, MLA, Scopus, SCImago eta Ulrich's) eta nazioko (ANEP, Dialnet (CIRC), DICE, Dulcinea, IN-RECH, ISOC eta RESH) datu baseetan eta aipuak jasotzeko aurkibideetan ageri da. Bestalde, CNEAIko 18 irizpideetatik 17 jasotzen ditu, ANECAko 22 irizpideetatik 21 eta Latindex-ko 33 irizpideetatik 33.