Gonbidatutako Txostengileak

Gonbidatutako Txostengileak

PAOLO FABBRI

Artearen semiotikako katedradun italiarra Boloniako Unibertsitateko Letren eta Filosofiaren Fakultatean. Umberto Ecok sortutako DAMS ikastegiaren (Discipline dell’Arte della Musica e dello Spettacolo) zuzendaria izan da azken hogei urteetan. Urbinoko Semiotika Zentroa sortu zuen, semiotikaren alorreko erreferentzia nagusietako bat Europan, eta munduko unibertsitate onenetan aritu da irakasle. Mezzavoce aldizkariaren zuzendarikidea da, bai eta Semiotic Crossroad, Teoria della Cultura eta Segnature liburu bildumena ere. Gaztelaniara itzulitako haren lanen artean, aipagarriak dira Táctica de los signos eta El giro semiótico.

 

TARCISIO LANCIONI

Irakaslea eta ikertzailea da Sienako Unibertsitatean, non Irudiaren semiotika eta Testuaren semiotika irakasgaiak ematen baititu. Gainera, Semiotikaren eta Irudiaren Teoriaren Omar Calabrese Zentroko zuzendaria da, unibertsitate horretan bertan. Lancioni Carte Semiotiche-Rivista di Semiotica e Teoria dell’Immagine aldizkariaren editorea ere bada, bai eta Actes Sémiotiques aldizkariaren eta I libri di Omar serie editorialaren batzorde zientifikoko kidea ere. Batik bat, irudiaren analisia eta irudikapenaren teoria ikertzen ditu. Haren lan nagusien artean, Immagini narrate. Semiotica figurativa e testo letterario liburua nabarmendu behar dugu.

 

ERIC LANDOWSKI

Semiologo eta idazle frantsesa, Frantziako Bizitza Politikoko Ikasketa Zentroko (CNRS) zuzendari eta ikertzailea da. Revue internationale de sémiotique juridique aldizkariaren editoreburu izan zen, bai eta Ikerketa Soziosemiotikoko Zentroaren zuzendaria ere, São Paulon (Brasil). Gaur egun, Actes Sémiotiques aldizkaria zuzentzen du. Algirdas J. Greimasen semiotika sortzailearen oinarritik abiatuta, soziosemiotikaren aitzindarietako bat izan zen. Haren liburu eta saiakerak hainbat hizkuntzatara itzuli dira eta, funtsean, diskurtso eta praktika soziopolitikoen analisi semiotikoa, elkarrekintzaren teoria eta identitatea eraikitzeko prozesuak lantzen dituzte. La sociedad figurada eta Presencias del otro nabarmendu behar ditugu, gaztelaniara itzuliak eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratuak.

 

JORGE LOZANO

Semiologo espainiarra eta Informazioaren teoria orokorreko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Kulturaren semiotika ikasketei buruzko ikertaldearen sortzaile eta zuzendaria da, Ortega y Gasset Institutuan. Erromako Akademiako zuzendari izan da, bai eta Revista de Occidente aldizkariaren erredakzioko idazkaria ere. Haren lan ildo nagusiak informazioaren teoria, diskurtsoaren analisia, kulturaren semiotika eta modaren semiotika dira. Artikulu ugari argitaratu ditu, bai kutsu akademikokoak bai kazetaritzakoak. Haren lan garrantzitsuenen artean daude El discurso histórico (Umberto Ecoren hitzaurrearekin) eta Persuasión. Estrategias del creer.

 

IÑIGO MARZABAL

Ikus-entzunezko komunikazioko doktoregoa egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta zinemako gidoien idazketari buruzko masterra Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. UPV/EHUko irakaslea da, eta Zinemaren historia eta Ikus-entzunezko narratiba irakasgaiak ematen ditu. Hainbat gai jorratzen ditu bere lan akademikoetan, hala nola fikziozko zinemaren eta dokumentalaren arteko harremana, zinemako etika eta hezkuntza eta zinema. Haren liburuen artean, nabarmentzekoak dira Wim Wenders (zuzendari alemaniar horren obra filmikoaren analisi bat) eta Deliberaciones poéticas. Cine y ética narrativa. Era berean, Carmen Arocenarekin batera editatu du Películas para la educación. Aprender viendo cine, aprender a ver cine liburukia.

 

JOSÉ MARÍA NADAL

Euskal Herriko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioaren eta Publizitatearen Saileko irakasle eta ikertzailea da, eta Semiotikako Euskal Elkarteko presidentea izan zen. Ikus-entzunezko narratiba, Semiotika eta Publizitatearen persuasioa irakasgaiak eman ditu UPV/EHUn. Bere ikerketa lanaren ardatz nagusia semiotika izan da. Bere artikulu eta ponentzietan, semiotikaz gain, diskurtsoaren analisia, narratologia eta literatura konparatua ere jorratu ditu.

 

JOSÉ ROMERA CASTILLO

Filologia Erromanikoko doktorea eta Literatura Espainiarreko katedraduna da Kordobako Unibertsitatean eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalean (UNED). Espainiako Arte Eszenikoen Akademiako kidea da eta Espainiako Semiotika Elkarteko sortzaile eta presidente izan zen. Literaturako, Antzerkigintzako eta Teknologia Berrietako Semiotikaren Ikerketa Zentroa zuzentzen du, bai eta Semiotikako Espainiako Elkartearen Signa aldizkaria ere. Erromanista eta semiologo izateaz gain, literatura eta antzerki kritikaria ere bada. Haren ikerketa ildo nagusiak antzerkigintzaren teoria eta praktika, literatura espainiarra, idazketa autobiografikoa eta semiotika dira.

 

IMANOL ZUMALDE

Ikus-entzunezko Komunikazioko katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, non irudiaren analisiarekin eta zinemaren historiarekin lotutako irakasgaiak irakasten dituen. Hainbat liburu argitaratu ditu gai horien inguruan: Los placeres de la vista. Mirar, escuchar, pensar (Valencia, Ediciones de la Filmoteca, 2002), La materialidad de la forma fílmica. Crítica de la (sin)razón posestructuralista (Euskal Herriko Unibertsitatearen Zerbitzu Editoriala, 2006), La experiencia fílmica. Cine, emoción y pensamiento (Cátedra, 2011) y Formas de mirar(se). Diálogos sin palabras entre Chaplin y Tati, Lewis mediante (Biblioteca Nueva, 2013). Ver para creer. Avatares de la verdad cinematográfica (Cátedra, 2019) du izenburu bere azken liburuak, Santos Zunzuneguirekin batera idatzita.