Aurkezpena
Ikerkuntzak garrantzi handia du Euskal Herriko Unibertsitatean, horregatik, hain zuzen ere, bere helburu nagusien artean daude zientziaren, teknikaren, giza zientzien eta artearen arloetan eginiko ikerketak. Unibertsitateak ikertzeko askatasuna bermatzeko konpromisoa du, zientzia-komunitateak onartutako kode dentologikoek, araudiek eta legediek ezarritako mugak aintzat hartuz.
Azken mendeko zientzia eta teknika aurrerapen handiek eta gizartearen inplikazioek eraginda, ikertzeko prozesuak eta haien aplikazioak bideratzeko neurriak finkatzen joan dira. Horri esker, pentsamendu, sorkuntza eta ekoizpen zientifikoan askatasuna bermatu da, baina, aldi berean, ikergaiei lotutako balioen eta eskubideen oreka bilatu behar izan da. Horren harira, azken urteetan unibertsitate batzordeak sortu dira, ikerketak eta irakaskuntza-jarduerak inpartzialtasunez eta independentziaz berrikusteko. Honako hiru esparru hauetan egiten dute lan:
- Gizakiekin eginiko ikerketak
- Animaliekin eginiko ikerketak
- Agente biologikoekin edo genetikoki aldatutako organismoekin eginiko ikerketak.
Joera horrek indarra hartu du, batik bat, bi elementuren eraginez. Alde batetik, ikerketaren finantzaketa lortzeko deialdi askotan eskakizun hori txertatu da. Hau da, azken aldian, ikerkuntza- eta prestakuntza-jarduera ugari erakunde inpartzial batek aztertu eta balioetsi ditu, metodologia, etika eta zuzenbide eskakizunak betetzen zituztela egiaztatzeko. Bestetik, zientzia-aldizkarietako edizio-kontseiluek balioespen horiek geroz eta maizago eskatzen dituzte edozein proiektutan lortutako emaitza zientifikoak argitaratu aurretik.
Unibertsitateetan horrelako batzordeak sortzeko azken bultzada sektoreko araudien eskutik iritsi zaigu. Izan ere, horien bidez, ikerkuntzako zenbait jardueratarako aldez aurreko ebaluazioa egitea nahitaezko baldintza bihurtu da. Ildo horretan, nabarmentzekoak dira esperimentuetan erabilitako animalien babesari buruzko 1201/2005 Errege Dekretua eta Biomedikuntzako Ikerketei buruzko 14/2007 legea.
Irakaskuntzaren eta Ikerketen Etikarako Unibertsitate Batzordea (IIEUB)
Euskal Herriko Unibertsitateak bere araudiaren bidez ezartzen du ikerkuntza- eta irakaskuntza-proiektuak ebaluatzeko modua. Horretarako, Unibertsitateak Irakaskuntzaren eta Ikerketen Etikarako Unibertsitate Batzordea (IIEUB) eratzen duten organoak jarri ditu bere langileen zerbitzura.
Egitekoa
IIEUBren egitekoa da Unibertsitatean eginiko ikerkuntza- eta irakaskuntza-proiektuak eskakizun metodologikoei, etikoei eta juridikoei dagokienez egokiak direla ziurtatzea. Honako inplikazio hauek dituzten ikerketez ari gara:
- Gizakiekin eginiko esku-hartzeak,
- Gizakien lagin biologikoak erabiltzea,
- Izaera pertsonaleko datuak erabiltzea,
- Animaliak erabiltzea,
- Agente biologikoak edo genetikoki aldatutako organismoak erabiltzea.
Horrez gain, egokitzapen hori agintaritza eskudunen aurrean egiaztatu behar da, ebaluazio-batzorde inpartzial eta independiente batek eginiko diktamenaren bidez.
Halaber, IIEUBren helburuen artean sartzen dira bere eremuari buruzko informazio-, trebatze- eta hedatze-jarduerak sustatzea, gomendioak egitea eta jarduerako ildoak ezartzea. Azken finean, ikertzaileen lana errazteko lagungarria izan daitekeen oro; batik bat, indarrean dagoen legedia betetzeari eta agintaritza publikoekiko harremanei lotutakoa.
IIUBa EHUko ikertzaileei eta irakasleei zerbitzua eskaintzeko sortu da. Bere idazkaritza teknikoan eta web orrian lanerako beharrezkoak diren bitartekoak eskuratu daitezke.
Araudia
Misioa
La CEID/IIEB asume la misión de garantizar que los proyectos de investigación y las actividades de docencia en las Universidades se adecuan a las exigencias metodológicas, éticas y jurídicas establecidas en las investigaciones que impliquen:
- Intervenciones en humanos,
- Utilización de muestras biológicas humanas,
- Utilización de datos de carácter personal,
- Utilización de animales,
- Utilización de agentes biológicos u organismos modificados genéticamente.
Además acredita esa adecuación ante las autoridades mediante una dictamen de un comité de evaluación imparcial e independiente.
Son también objetivos de la CEID/IIEB la promoción de actividades de formación, información y divulgación en los ámbitos de su competencia, la realización de recomendaciones y el establecimiento de pautas de actuación, y, en suma, todo cuanto contribuya a facilitar de la tarea de las y los investigadores, especialmente en su relación con las autoridades públicas y el cumplimiento de las normativas vigentes.
La CEID/IIEB nace con vocación de servicio a los investigadores y docentes de la UPV-EHU y a través de la secretaría técnica y su página web pone a disposición los medios necesarios para realizar su labor académica.