Tramitaziorako bidea
Ebaluazio eskaera, memoria, dokumentazioa eta epeak
2015eko apirilaren 24tik aurrera, ostirala, martxan egongo da Ikerketa eta Irakaskuntzako Etika Batzordeak (IIEB) sortu duen ‘IIEB inprimakiak' izeneko aplikazio berria..
IIEB inprimakien aplikazioaren bidez, ebaluatu nahi diren ikerketa proiektuak eta irakaskuntza praktikak bideratu ahal izango dira. Baliabide horren bitartez, memoria (M20) bete eta dagokion dokumentazioa erantsiko da, nahitaezko baldintza izanik bi aldeak beteta egotea. Hori horrela, erregistro zenbaki bat esleituko zaio Ikertzaileari eta/edo Irakasle arduradunari, ebaluazioa egingo den AEEBren bileraren datarekin batera.
Ebaluazio eskaera edozein egunetan egin daiteke.
AEEBk ebaluazioa egin eta haren emaitza bidaltzeko duen gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, erregistro zenbakia jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
AEEBri ebaluazioa eskatu dion ikerketa jarduera edo irakaskuntza praktika ezin izango da hasi UPV/EHUren IIEBren ALDEKO TXOSTENA eskuratu arte.
Baimen eskaera agintari eskudunari
AEEBren Aldeko Txostena (IF-CEEA) Ikerketa Proiektua egingo den ikastegiko Batzordeari dagokio.
53/2013EDk ezartzen duenez, proiektuek Organo Eskudunaren baimena behar dute abian jartzeko.
Nola eskatzen zaio baimena Organo Eskudunari? Urrats hauek egin behar dira:
-
E-mail bat igorriko zaio Organo Eskudunari, kopia bat bidalita helbide honetara: susi.marcos@ehu.es. Campus bakoitzak bere Organo Eskuduna du, eta kontuan hartuko da zer campusetan egin nahi den praktika animaliekin:
- Arabako agintari eskuduna: Guillermo Cardona <gcardona@alava.net>
- Bizkaiko agintari eskuduna: Vicente Calderón <vicente.calderon@bizkaia.net >
- Gipuzkoako Agintari Eskudunarentzat aplikazio telematiko bat dago: https://w390w.gipuzkoa.net/WAS/HACI/WATAtariaWEB/inicio.do?idioma=C&app=0000
- Mezuaren gaian honako hau idatziko da: RESEARCH
- Mezuaren gorputzean, proiektuaren ebaluazioa eta baimena eskatuko dira, eta jaso izanaren adierazpena (proiektuak zenbat prozedura dituen adierazita).
-
Erantsi dokumentu hauek:
- N-22
- M-20 (proiektuak dituen prozedurak adina)
- RNT
- AEEBren Aldeko Txostena (proiektuak dituen prozedurak adina)
AEEBren idazkariak Ikertzaile Nagusiak (IN) dokumentazioa Agintari Eskudunari (Aldundia) bidali diola egiaztatzen duen e-maila jasotzen duenean, animaliekin eginiko proiektuak ebaluatzeko Organo Eskudunaren Aldeko Txostena (IF-OH) prestatuko du, eta AEEBko lehendakariari bidaliko dio, sinatzeko. Organo Eskudunaren Aldeko Txosten honek galdetegi bat izango du, eta AEEBko lehendakariak sinatutako idatzi bat.
- Lehendakariak Organo Eskudunaren Aldeko Txostena bete, sinatu eta bidaliko dio barne postaz AEEBko idazkariari.
- AEEBko idazkariak dokumentua eskaneatu eta posta elektronikoz bidaliko dio dagokion Agintari Eskudunari (Aldundia), INrentzako kopiarekin.
- INk itxaron egingo du, dagokion agintariaren (A-AC) baimena iritsi arte, animaliekin eginiko ikerketa proiektua hasteko.
Baimen hori jasota, INk animaliak eska ditzake dagokion ANIMALIATEGIAra.
INk Organo Eskudunaren baimena jasotzen duenean, espedientea ixteko eta artxibatzeko dokumentua bidaliko dio posta elektronikoz IIEBko idazkariari.
AEEBren irizpenaren kontrako alegazioak aurkezteko bidea
Irizpena hartzen duenak eskubidea dauka entzunaldia eskatu eta AEEBren bileran hitz egiteko. Eskaria posta elektronikoz egin behar dio AEEBko idazkariari. Idazkariak ahalik eta arinen sartuko du bilera bateko aztergaien zerrendan.
Jaarraipena
AEEBk aldeko txostena lortu duten ikerketa eta irakaskuntza jardueren jarraipena egiteko betebeharra dauka. Hiru jarraipen mota egin ahal izango ditu:
- Jarraipenerako bilera sei hilabeterik behin. Sei hilabeterik behin, deia egingo zaie ikertzaile eta irakasleei nahi izanez gero AEEBren bilerara joateko proiektuaren martxa azaltzen.
- Jardueraren urteko laburpena. Urtean behin eskaria egingo zaio ikertzaile edo irakasleari jardueraren laburpena aurkezteko. Laburpenean azaldu beharko da jarduera aldaketa nabarmenik gabe egiten ari diren edo aldaketa garrantzitsuren bat egin behar izan duten. Aldaketa nabarmena denean, nondik norakoak azaldu beharko dira AEEBk balorazioa egin dezan.
- Proiektuaren azken txostena. Agiri honetan, ikertzaileak edo irakasleak egindako lanaren laburpena azaldu beharko du, eta erantsita izango ditu lan horren inguruan egindako argitalpenak.
- Azken ebaluazioa. Organo eskudunak aginduz gero, ikertzaile edo irakasleak aurkeztutako dokumentazioan ondokoak ebaluatuko dira: proposatutako helburuak zein heinean bete diren, sortutako kaltea, erabilitako animali kopurua, erabilitako prozeduren benetako gogortasuna eta 3Rak hobetzea ekar dezaketen gainontzeko elementu guztiak.