Batzordea. GIEB
Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordea (GIEB) UPV/EHU barruko ikerketa zientifikoko proiektuak edo irakaskuntza jarduerak aztertzeaz eta horien jarraipena egiteaz arduratuko den kide anitzeko organoa da, aipatutako proiektuek eta jarduerek honako inplikazio hauek dituztenean:
- Gizakiekin egindako esku-hartzeak.
- Gizakien lagin biologikoen erabilera.
- Izaera pertsonaleko datuen erabilera.
Batzordea diziplina anitzeko talde batek osatzen du. Lana inpartzialtasunez egiten dute, modu independentean, eta ebaluatzen dituzten protokoloek eskatutako konfidentzialtasun printzipioa erabat errespetatuta.
Eginkizunak
- Gizakien osasunarekin zerikusia daukaten ikerlan edo irakaskuntza proiektu guztien alderdi metodologiko, etiko eta juridikoak ebaluatzea.
- Prozedura inbaditzaileak.
- Obozitoak, espermatozoideak, aurreenbrioiak, enbrioiak eta gizakien fetuak edo haien zelulak, ehunak zein organoak erabiltzea eta ematea, ikerketa biomedikoetarako nahiz aplikazio klinikoetarako.
- Lagin biologikoak erabiltzea.Lagin biologikoak biltegiratzea eta lekuz aldatzea.
- Biobankuak.
- Analisi genetikoak egitea eta izaera pertsonaleko datu genetikoak aztertzea.
- Oinarrizko ikerketa eta ikerketa klinikoa, medikamentuekin eta osasun produktuekin egiten diren saiakuntza klinikoak izan ezik. Salbuetsita daude edozein jatorriko organoen, ehunen eta zelulen inplanteak.
- Egindako ebaluazioari dagozkion txostenak egitea.
- Jarraipena egitea.
- Jardunbide egokien kodeak garatzea.Ikertzaileei lana erraztea, indarrean dagoen arautegia bete dezaten.
- Jarduerak koordinatzea, beste ebaluazio batzordeekin eta IIEBrekin.