ANDUIAK-ESKATU

Anduiak eskatu

Zerbitzuaren deskribapenaren ostean agertzen den eskaera-orria betez, andui baten eskaera egiten da. Eskaera-orria bete ondoren, BMCC-ra bidali behar da.

Behin eskaera jasota, BMCC-a eskatzailearekin harremanetan jarriko da, zerbitzuaren erabilera-baldintzak zehazteko eta eskatutako zerbitzuen aurrekontua bidaltzeko.

Anduiaren eskaerarekin batera, erabiltzaileak kasu bakoitzean aplikagarriak diren tarifak, oraingo arauak eta BMCC-ko erabilera-baldintzak onartzen ditu, “FAQs” atalean argitaratuta. Atal horretan, ordainketa eta bidalketa modua ere kontsulta daitezke.

Era berean, atal horretan aurki daiteke materiala transferitzeko beharrezko den MTA dokumentua.

Andui baterako (bidaltze-gastuak eta BEZik gabe):

  • Erakunde publikoentzat: 75 €
  • Enpresa pribatuentzat: 150 €

Edozein zalantza izanez gero, BMCC-ko langileekin harremanetan jarri.

Formularioa

ANDUIAK-ESKATU-2zatia

BMCC-a anduien identitate taxonomiko zuzena lortzen ahalegintzen den arren ez du bermatzen andui bat espezie, genero edo klase mailan modu zuzenean identifikatzen denik. Erabiltzaileak identitate taxonomikoa egiaztatu beharko du beti. Gaizki identifikatutako anduien kasuan, BMCC-ari jakinaraztea erabiltzaileari eskatzen zaio.

Zenbait herrialdetara egindako bidalketak inportazio baimena behar dute, igarotzean zehar bidalketa konfiskatuta ez dela izango bermatzeko. Kasu horretan, erabiltzaileak baimen ofiziala prestatu eta BMCC-ra bidali beharko du.