LOGO

BMCC logo

COLLECTION

Bilduma

Kultibatutako Mikroalgen Euskal Bildumak (BMCC) itsasoko eta ur gezako mikroalgen eta zianobakterioen 600 andui baino gehiago mantentzen ditu, batez ere Euskal Herrikoak.

BMCC-a ofizialki 2020an erregistratu zen Munduko Kultibo Bildumen Federazioan (World Federation for Culture Collections) eta Espainako mikroorganismoen sarearen (REDESMI) eta Europako Kultibo Bildumen Erakundearen (ECCO) partea da. Haptofitoei buruzko ikerketak bildumaren hasiera dira (Seoane et al. 2009). Geroago, fitoplanktonaren gainerako taldeen anduiak gehitu ziren, batez ere kriptofitak, dinoflagelatuak, klorofitak, diatomeak eta zianobakteriak.

Gure bilduma hilero hazten da. Anduiren bat aurkitzeko, gure katalogoa kontsultatu edo gurekin harremanetan jarri. Kultiboak (10 ml-ko inokulua) biziak hornitzen dira. Bolumen handiagoak behar izatekotan, hemen edo BMCC-ko langileekin harremanetan jarri.

Destacado-Buscador

Destacado-Catalogo