Eduki publikatzailea

Mikel Alberro Astarbe

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Mikel Alberro Astarbek Industria Elektronikako Ingeniaritza Teknikoa (1998) eta Industria Antolaketako Ingeniaria (2007) ikasi zituen, biak gaur egungo Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU). Komunikazioetako, Elektronikako eta Kontroleko doktorego-programa egin zuen (2007-2009 biurtekoa), eta Teknologia Elektronikoko Ikasketa Aurreratuen Diploma eskuratu zuen (2009) Bilboko Ingeniaritza Eskolan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Kontrol, Automatizazio eta Robotikako Ingeniaritzan doktore-tesia egin nuen, Izenburua: “Espectroscopia de impedancia electroquímica como herramienta de diagnóstico en el funcionamiento y caracterización de pilas de combustible de membrana de intercambio protónico (PEMFC)” (2017), Florencio Fernández Marzo doktorearen zuzendaritzapean, Cum Laude doktorearen aipamena lortu nuen. Elektronika Aplikatuaren Ikerketa Taldean (APERT) ikertzaile gisa lan egin du 2011-2014 urteen artean. Ingeniaritza eta Gizartea eta Bioingeniaritza Ikerketa Taldean (ELEKIN) ikertzaile gisa lan egin du 2019-2021 urteen artean. Jalel Labidi doktoreak zuzendutako Biofineriako Prozesuen taldean ikertzaile gisa kolaboratu du 2019-2021 urteen artean, eta 2022ko uztailetik taldeko kide da. Nazio-mailan eta nazioartean finantzatutako hainbat proiekturen garapenean parte hartu du (9), estatuko eta nazioarteko hainbat kongresutan parte hartu du (4 kongresu zientifiko eta 2 irakaskuntza-kongresu) eta aldizkari indexatuetan argitaratu diren 4 artikuluren egilea da (h-index: 4, 32 aipamen). Gradu amaierako hainbat lan zuzendu ditu.

Ikerketa

Gaur egun, Unibertsitateko irakasle titularra da Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), Teknologia Elektronikoaren Departamentuan. Gaur egun, bere ikerketa-ildoak korrosio-saiakuntza esperimentaletan oinarritzen dira, korronte zuzeneko eta alternoko teknika elektrokimikoak erabiliz (Inpedantzia Elektrokimikoko Espektroskopia, EIS).