Eduki publikatzailea

Leyre Sillero

(Biofindegi Prozesuak)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Leyre Sillero Industria Kimikaren Ingenieritza graduko ikasketak burutu zituen Gasteizko Ingenieritza Eskolan (UPV/EHU) 2013. urtean. Ondoren, Ingurumen-Ingeniaritza masterra ikasi zuen Bilboko Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) (2016). 2017ko otsailean Material Berriztagarrien Ingeniaritzako doktoretza hasi zuen, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailak emandako doktoretza-aurreko beka bati esker. Doktoretza Jalel Labidi eta Raquel Prado doktoreen zuzendaritzapean egin zuen, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU), biomasa lignozelulosikoaren balorizazioaren arloan (2021). Doktoretza lortu ondoren, bere ibilbide profesionala biomasa lignozelulosikoaren balorizazioari lotuta jarraitu zuen CETIM Fundazioa Zentro Teknologikoan I+G+b proiektu teknikari gisa. Gaur egun, UPV/EHU-k emanako eta Europar Batasuna-Next Generation EU-k finantzatutako Margarita Salas beka batekin dago Biofindegi Prozesuak (BioRP) ikerketa taldean.

Ikerketa

Bere ikerketa biomasa lignozelulosikoaren balorizazioa du helburutzat, konkretuki, hainbat aplikaziotan erabili daitezkeen balio erantsi handiko biokonposatuak lortzeko. Horretarako, hainbat teknika aztertu ditu, mikrouhinak, ultrasoinuak, likido ionikoak eta disolbatzaile eutektikoak, besteak beste.