EGUBERRI ON
Portada
Basque Environmental Health Research Group (B-EHRG)
B-EHRG taldea (aurretik EANPsi izenagatik ezaguna) 15 urte baino gehiagoko ikerketa-ibilbidea duen UPV/EHUko ikerketa talde multidisziplinar bat gara. Gure ikerketa-ildoa emakume haurdunen populazioan, lehen haurtzaroan eta biztanleria orokorrean ingurumen-adierazle desberdinekiko esposizio-mailak eta horiek osasun fisiko eta neurosikologikoarekin duten harremana ezagutzean oinarritzen da. Gainera, B-EHRG taldeko kideok Biogipuzkoatik Jesus Ibarluzea eta Aitana Lertxundi buru dituen Ingurumen Epidemiologiako eta Haurren Garapeneko ikerketa-taldeko kide gara (https://www.biogipuzkoa.org), baita CIBERESPeko 28. taldeko kide ere (https://www.ciberesp.es).