Definizioa eta helburuak

Definizioa eta helburuak

Ingurumen-osasunaren helburua da ingurumenak osasunean dituen ondorioak identifikatzea, ezaugarritzea, zaintzea eta kontrolatzea.

Ikerketa-taldeak 15 urte baino gehiago daramatza ingurumen-esposizioak eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren osasunean dituzten ondorioak deskribatzen. 

Hiru dira gure taldeak garatzen dituen oinarrizko ikerketa-ildoak:

  1. Ingurumen-esposizioak lagin biologikoetan deskribatzea. 
  2. Esposizio horien eta biztanleriaren osasunaren arteko lotura ebaluatzea.
  3. Herritarrek, talde profesionalek eta beste kolektibo batzuek ingurumen-faktore eta -esposizio garrantzitsuenei buruz duten ezagutza- eta pertzepzio-maila ezagutzea.

Hiru ildo horien helburua da ingurumen-eragile jakin batzuen eta giza osasunaren arteko harremana zabaltzea, eta aurkikuntzak osasunaren eta/edo ingurumenaren arloan lan egiten duten profesional eta administrazio guztiei helaraztea, herritarren osasuna hobetzeko.