Definizioa eta helburuak
Ingurumen-osasunaren helburua da ingurumenak osasunean dituen ondorioak identifikatzea, ezaugarritzea, zaintzea eta kontrolatzea.
Ikerketa-taldeak 15 urte baino gehiago daramatza ingurumen-esposizioak eta horiek Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren osasunean dituzten ondorioak deskribatzen.
Hiru dira gure taldeak garatzen dituen oinarrizko ikerketa-ildoak:
- Ingurumen-esposizioak lagin biologikoetan deskribatzea.
- Esposizio horien eta biztanleriaren osasunaren arteko lotura ebaluatzea.
- Herritarrek, talde profesionalek eta beste kolektibo batzuek ingurumen-faktore eta -esposizio garrantzitsuenei buruz duten ezagutza- eta pertzepzio-maila ezagutzea.
Hiru ildo horien helburua da ingurumen-eragile jakin batzuen eta giza osasunaren arteko harremana zabaltzea, eta aurkikuntzak osasunaren eta/edo ingurumenaren arloan lan egiten duten profesional eta administrazio guztiei helaraztea, herritarren osasuna hobetzeko.