Miren Begoña Zubero Oleagoitia
(Irakasle agregatua Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean)
Informazio osagarria
Biologia Zientzietan lizentziatua (1994) eta Epidemiologian eta Osasun Publikoan doktorea UPV/EHUn (2010). 2009-2011 urteetan Gurutzetako Ospitaleko Epidemiologia Klinikoko Unitatean ikertzaile gisa lan egin zuen. 2011-2013 urteetan Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioan (BIOEF) lan egin zuen proiektuen kudeatzaile gisa. 2014tik Medikuntza Prebentibo eta Osasun Publikoko Departamentuko irakaslea da, eta Bioestatistika eta Ikerketa Biomedikorako Sarrera irakasgaiak ematen ditu. UPV/EHUko Osasun Publikoko Masterrean ere irakasten du.
Bere ikerketa, batez ere, populazio orokorreko biomarkatzaileekin lotutako proiektuetan oinarritu da: metal astunak, kutsatzaile organokloratuak eta pestizidak.
Gaur egun, beste bi ikerketa-proiektutan parte hartzen du:
• PARC (PARTNERSHIP FOR THE ASSESSMENT OF RISKS FROM CHEMICALS) 84 hilabeteko iraupenarekin (20222/5/1etik 2029/4/30era).
• ENVIRONMENT EPIGENOMICS AND ENDOMETRIOSIS: AN INTEGRATIVE APPROACHFOR PREVENTION AND DIAGNOSIS 24 hilabeteko iraupenarekin (2023/1/1etik 2024/12/31ra).