Edukiak

Loreto Santa Marina Rodriguez

(Doktorego aurreko ikerlaria Medikuntza eta Erizaintza fakultatean)

Informazio osagarria

Loreto Santa Marina Rodriguez, Farmazian lizentziatua, Osasun Publikoan eta Ingurumenean Masterra. Osasun Publikoko teknikaria 1988tik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailan. Nire lan-jarduera Osasun Publikoko programen eremuarekin lotzen da, bai eta agente biologiko, kimiko eta fisikoekiko ingurumen-esposizioen azterketarekin, ingurumen-esposizioaren biomarkatzaileekin eta horiek herritarren osasunean dituzten ondorioekin ere. 2006az geroztik, nire zeregin nagusia da ingurumen-faktoreek osasunean duten eragina ikertzea da, batez ere haurren eta gazteen osasunean. 20 proiektu lehiakor baino gehiagotan parte hartu dut ikertzaile gisa. 120 argitalpen baino gehiago ditut nazioartean eragin handia duten aldizkarietan, eta 200 komunikazio baino gehiago kongresu nazionaletan eta nazioartekoetan. BIOGIPUZKOAko Ingurumen Epidemiologia eta Haurren Garapeneko taldekoa naiz. 2006az geroztik, “Infancia y Medio Ambiente” (INMA) proiektua gauzatzen da Gipuzkoan. Halaber, CIBERESPeko (Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroa: Epidemiologia eta Osasun Publikoko Carlos III .a Osasun Institutuko (Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa) Osasun Publikoko 28. taldeko kidea naiz. 121 argitalpen ditut nazioarteko eragin handiko aldizkarietan (>70 Q1en eta 35etik gora dezil 1; h index = 30).