Edukiak

Leire Luque García

(Doktorego aurreko ikerlaria Medikuntza eta Erizaintza fakultatean)

Posta elektronikoa

Informazio osagarria

Erizaintzako gradua eta osasun publikoko masterra burutu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) osasun zientzien estatistikan espezializazioa lortu zuen. Egun, osasun publikoan doktoretza burutzen ari da UPV/EHUko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publiko sailean arduraldi partzialean, erizain asistentzial gisa lan egiten duen bitartean.

Leire doktorego aurreko ikerlaria da Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Ingurumen Epidemiologiako eta Haurren Osasuneko (EAyDI) eta UPV/EHUko Basque-Environmental Health Research Group (b-EHRG) ikerketa-taldeetan. Doktoretza aurreko prestakuntzan zehar, ikerketa egonaldiak egin ditu University of California San Diego eta London School of Hygiene & Tropical Medicine. Bere ikerketa-lerro nagusiak ingurumen-epidemiologia, hiri-osasuna eta gaixotasun kronikoak dira.

Doktorego tesiko ikerketan, berdetasunarekiko esposizioak haurren garapen neuropsikologikoren eta osasun mentalaren babesean eta hobekuntzan duten eragina aztertu du, arreta gabezia eta hiperaktibitatearen nahasmendua ardatz hartuz. Doktorego tesia INMA (www.proyectoinma.org) proiektuaren datuetan oinarrituta garatu du.