Izaro Babarro Velez
(Irakasle doktore laguntzailea Erizaintza eta Medikuntza Fakultatean)
Informazio osagarria
Izaro Babarro psikologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2022an doktore tesia defendatu ondoren, Erizaintza eta Medikuntza Fakultatean hasi zen irakasle gisa lanean (UPV/EHU), eta 2023ko abendutik irakasle doktore laguntzaile moduan dabil lanean.
Urte hauetan zehar, ingurumen-faktoreek garapen neuropsikologikoan eta pubertaro garaian ikertu du. Bi ikerketa talderekin lan egin du, Biogipuzkoako Ingurumen Epidemiologia eta Ingurumen taldearekin eta Euskal Herriko Unibertsitateko BEHRG (Basque Environmental Health Research Group) taldearekin. Azken bost urteetan, bi ikerketa proiektutan parte hartu du, hamabost artikulu baino gehiago argitaratu ditu inpaktuzko aldizkari zientifikoetan eta hamar lan baino gehiago aurkeztu ditu nazioko eta nazioarteko kongresuetan. 2021ean ikerketa egonaldia egin zuen Linköpingen, Suedian.