Amaia Irizar Loibide
(Irakasle atxikia Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean)
Informazio osagarria
Amaia Irizar Loibide, Biologian lizentziatua (2008) UPV/EHUn, eta Ingurumen Kutsadura eta Toxikologian masterra (2009) eta doktoretza (2013) egina, UPV/EHUn. Aarhus (Danimarka) unibertsitatean kontratu postdoktoral bat egin zuen 2014-2016 bitartean, eta 2016-2021 bitartean Biogipuzkoan egon zen lanean ikerlari moduan. 2021eko bukaeratik UPV/EHUkok irakasle da, Medikuntza eta Erizaintza fakultateko Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa sailean.
Bere ibilbidea ingurumen kutsadurak ekosistemetan noal eragiten zuen aztartzen hasi zuen, eta bere tesia lurzoruko zizareetan metalekiko esposizio biomarkatzaileak aztertzen egin duen. Aarhus Unibertsitatean ildo berdinetik jarraitu zuen, kasu honetan nanopartikuletan enfokatuz. Postdoktoralaren ostean, berriz, ingurumen kutsadurak pertsonengan duen eragina aztertzen hasi zen Biogipuzkoako Ingurumen Epidemiologia eta Haurren Garapena ikerketa taldean.
Ordutik, hau izan da bere ikerketa esparrua, eta proiektu desberdinak gidatu ditu arlo honetan, sustantzia perfluoralkilatuen (PFAS) eragina eta DNAren metilazioaren papera aztertuz, adibidez. 2023tik, DNAren metilazioak eta disruptore endokrinoek endometriosian duen eragina ere aztertzen ari da.