Ainhoa Bereziartua Aranzabal
(Doktorego aurreko ikerlaria Medikuntza eta Erizaintza fakultatean)
Posta elektronikoa
Informazio osagarria
Ainhoa Bereziartua Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB) Biomedikuntzan graduatua da (2015-2019). Bi urteko iraupeneko One Health nazioarteko masterra egin zuen Utrecht University (UU) Herbereetako unibertsitatean (2020-2022). Masterreko ikasketetan, Arriskuen Ebaluazio Zientzien Institutuko (IRAS) Osasun publiko saileko Osasun Bakarra eta Agente Kimikoen Epidemiologiako ikerketa taldeko partaide izan zen. Bertan, ELAPSE (Effects of Low-Level Air Pollution: A Study in Europe) proiektu Europarraren baitan berdeguneek eta aireko kutsadurak pertsonen osasunean duten eragina aztertu zuen. 2022ko uda geroztik, EHU/UPVko Basque-Environmental Health Research Group (b-EHRG) taldeko partaide da Ainhoa, baita Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Ingurumen Epidemiologiako eta Haurren Osasuneko (EAyDI) taldekoa ere. Ingurumen epidemiologia eta hiri-osasuna dira Ainhoak lantzen dituen ikerketa lerro nagusiak. Gaur egun, EHU/UPV-n kontratatuta dago doktoretza aurreko ikertzaile gisa Eusko Jaularitzako bekaren baitan. Hain zuzen, b-EHRG ikerketa taldean ari da burutzen Osasun Publikoko doktoretza tesia 2023ko urria geroztik. Ainhoaren lana DAS-EP proiektuaren (Determinantes Ambientales de la Salud: proyecto multicéntrico a partir de Encuestas Poblacionales de salud; FIS 2023-2025) baitan kokatzen da nagusiki, non hiri-ingurumeneko aire kutsadurak helduen bizi-kalitatean eta osasun mentalean duen eragina ikertzen duen.