GOBERNU KONTSEILUAK ONARTUTAKO ALDAKETAK 17/01/26ko BILERAN (17/02/07ko EHAA)
Aldaketak:
1.1) Errektorearen idazkaria: ingeleseko 11B eskakizuna eta euskarako 3HE jarri zaizkio.
1.2) Eleaniztasuneko teknikaria: U006tik (Euskaren arloko Errektoreordetzatik) U020ra (Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzara) pasatu da.
1.3) Antolakuntza Akademikoaren Zuzendaritzako (Graduko Ikasketen Zerbitzuko eta Gestio Akademikoko Zerbitzuko) lanpostu guztiak, lehen U019ari, hau da, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari, atxikita zeudenak, eta Graduondoko Ikasketen Zerbitzuko lanpostuak, lehen U011ri, hau da, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzari, atxikita zeudenak, U009ra pasatu dira, hau da, Gradu eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzara.
1.4) Enpresekiko Harremanen Zuzendaritzako lanpostu guztiak, lehen U008ri, hau da, Ikerketaren arloko Errektoreordetzari, atxikita zeudenak, errektoreordetza berri batera pasatu dira: U007ra, hau da, Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko Errektoreordetzara.
1.5) Berrikuntzaren arloko lanpostu guztiak, lehen U019ri, hau da, Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzari atxikita zeudenak, eta Gizarte Erantzukizunaren arloko lanpostu guztiak, lehen U014ri, hau da, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordetzari atxikita zeudenak, errektoreordetza berri batera pasatuko dira: 0018ra, hau da, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzara.
1.6) Barne Kontroleko lanpostu guztiak, lehen U013ri, hau da, Koordinazioaren arloko Errektoreordetzari, atxikita zeudenak, eta Nazioarteko Harremanen arloko lanpostu guztiak, lehen U011ri, hau da, Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzari atxikita zeudenak, errektoreordetza berri batera pasatuko dira: U020ra, hau da, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzara.
1.7) Amortizatu da Letren Fakultateko F328 lanpostua (bulegoko burua), fakultate berean arloaren arduradun lanpostuaren bigarren dotazioa sortzeko.
1.8) Amortizatu da Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Elkano) F582 lanpostua, A administratzailea (transformatu zain), fakultate berean koordinatzaile lanpostu bat sortzeko.
1.9) Sortu da F1238 lanpostua (kargudunaren idazkaria) U018an, hau da, Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzan.
1.10) Lanaldia aldatu zaie Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Bibliotekako lanpostu guztiei, larunbatetan lan egin beharra ezabatuta.