Metodologia eta ordutegia
UPV/EHUko auditoria eta aholkularitza soziolaboraleko graduondoko espezialistaren tituluak 32 kreditu ditu; horietatik 12 modu presentzialean ematen dira eta 20 kreditu modu birtualean.
Eskola presentzialak ostiralero ematen dira, 16: 00etatik 20: 00etara, urriaren erdialdetik ekainaren hasierara bitartean 30 astez, gutxi gorabehera, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen egoitzan, Bizkaiko Campusean, Leioan.
Ikastaroa, gainera, izaera birtualeko 20 krediturekin osatzen da, eta titulu horrek aukera ematen die ikasleei gehien komeni zaien ordutegira egokitzeko eta beren prestakuntza eta jarduera profesionala aldi berean egiteko.
Eskola presentzialak batez ere praktikoak dira, eta benetako auditoria soziolaborala egiten zaien enpresa errealen kasuak aztertzen dira.
Eskola praktiko horiek gai horretan prestigioa duten profesionalek emandako mintegi teoriko presentzialekin zein gaurkotasun legegile eta jurisprudentzialeko birtualekin konbinatzen dira.