OBJETIVOS

Helburuak eta gaitasunak

Helburuak

Titulu honen helburu nagusia da Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen jakintza adarrean espezializatutako profesionalak prestatzea, bikaintasuneko gaitasun teknikoak eta juridikoak eskuratu ditzaten, auditoretza eta aholkularitza soziolaboralaren lanbidean aritzeko.

Horretarako, ikasleari gidaritza eta laguntza emango zaio, helburu hauek eskura ditzan:

  1. Enpresako lan harremanen errealitate juridiko-praktikoaren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzea, baita auditoretza eta aholkularitza soziolaboralen berezkoak ere, inguru berrietan edo gutxi ezagututako inguruetan sortutako arazoak konpontzeko.
  2. Eskuratutako ezagutzak auditoretza eta aholkularitza soziolaboralen berezko eginkizunetan aplikatzeko eta horren gaineko txosten bat idazteko gaitasuna.
  3. Auditore eta aholkulari soziolaboral baten berezko erantzukizunak betetzeko gaitasuna, erantzukizun etikoz eta konpromiso moralez.
  4. Taldean lan egiteko gaitasuna.

Gizarte eta lan arloko auditoretza eta aholkularitzako espezialistaren berezko tituluaren graduondokoan landutako gaitasun espezifikoak honako hauek dira:

  1. Lan eta gizarte segurantzaren arloko araudia betetzeari buruzko informazioa jasotzeko gaitasuna, baita enpresa batean laneko segurtasun eta osasunekoari buruzkoa ere.
  2. Lan eta gizarte segurantzaren arloko legezko betebehar edo betebehar konbentzionalei buruzko aholkularitza emateko eta konponbideak proposatzeko gaitasuna, enpresako giza baliabideak hobeto kudeatzeko aurrerapausoak eman daitezen, nola enpresa publikoetan hala pribatuetan.
  3. Enpresa betebeharrei buruz informatzeko eta enpresako krisi edo kaudimengabezia egoeretan konponbideak eskaintzeko gaitasuna, baita ekonomia sozial eta solidario baterako alternatibak sustatzeko ere.
  4. Enpresetan langileen parte-hartzearen arloko betebeharrak ezagutzeko eta aplikatzeko gaitasuna.
  5. Laneko arriskuen prebentzioari, enpresako berdintasunari, ingurumenarekiko errespetuari, prestakuntzari eta gizarte babesari buruzko betebeharrak identifikatzeko gaitasuna, baita enpresa jardueraren plangintza bat proposatzeko ere, non errespetatu egingo diren arlo horretako arauak, gomendioak eta kontratu betebeharrak edo betebehar konbentzionalak.
  6. Lan eta gizarte segurantzaren arloan eta laneko segurtasun eta osasun arloan betebeharrak osorik edo partzialki ez betetzeagatik egon daitezkeen erantzukizunak identifikatzeko gaitasuna.
  7. Prozedura mota guztietan gertaerak argitzeko eta ezartzeko teknikak ezagutzea; batik bat, dokumentuen ekoizpena, galdeketak eta aditu probak.
  8. Bezeroaren eskubideak ezagutzea, eta horien defentsa estatuko eta nazioarteko jurisdikzio babes sistemen esparruan txertatzeko gai izatea.
  9. Bezeroaren eskubideak defendatzeko estrategia zuzena hautatzeko gaitasunak eta trebetasunak garatzea, laneko jarduera arlo bakoitzaren eskakizunak kontuan hartuta.
  10. Interesak osatzeko teknikak ezagutzea, eta jurisdikzio bideaz bestelako metodoen bidez arazoak konpontzen jakitea.
  11. Interes gatazkak identifikatzen jakitea, eta horiek konpontzeko teknikak ezagutzea; sekretu profesionalaren eta konfidentzialtasunaren irismena ezartzea, eta irizpide independentzia babestea.
  12. Auditoretza soziolaboralaren tresnak eta teknikak aplikatzeko gaitasuna edukitzea.

Competencias

Las competencias específicas que se trabajan en el postgrado título propio de especialista en auditoría y consultoría sociolaboral son:

 

  • Capacidad para obtener información sobre el cumplimiento de la normativa laboral y de seguridad social, así como de seguridad y salud en el trabajo en una empresa.
  • Capacidad para asesorar así como para proponer soluciones relacionadas con las obligaciones legales o convencionales en materia laboral y de seguridad social, que permitan avanzar en una gestión más adecuada de los recursos humanos en la empresa, tanto en las empresas públicas como privadas.
  • Capacidad para informar sobre las obligaciones empresariales, así como para ofrecer soluciones en los casos de crisis o insolvencia empresarial, y para promover alternativas encaminadas a una economía social y solidaria.
  •  Capacidad para conocer y aplicar las obligaciones en materia de participación de las/os trabajadoras/es en las empresas.
  •  Capacidad para identificar las obligaciones relativas a la prevención de riesgos laborales, la igualdad en la empresa, el respeto  medioambiental, la formación y la protección social, proponiendo una planificación de la actividad empresarial respetuosa con las normas, las recomendaciones, las obligaciones convencionales o contractuales existentes en esta materia.
  •  Capacidad para identificar las posibles responsabilidades por el incumplimiento total o parcial de las obligaciones en materia laboral y de seguridad social, así como de seguridad y salud en el trabajo.
  •  Conocer las técnicas dirigidas a la averiguación y establecimiento de los hechos en los distintos tipos de procedimiento, especialmente la producción de documentos de trabajo, las entrevistas y las evidencias.
  • Conocer y ser capaz de integrar la defensa de los derechos del/la cliente en el marco de los sistemas de tutelas jurisdiccionales nacionales e internacionales.
  • Desarrollar destrezas y habilidades para la elección de la estrategia correcta para la defensa de los derechos del/la cliente teniendo en cuenta las exigencias de los distintos ámbitos de la práctica profesional.
  • Conocer las diferentes técnicas de composición de intereses y saber encontrar soluciones a problemas mediante métodos alternativos a la vía jurisdiccional.
  • Saber identificar conflictos de intereses y conocer las técnicas para su resolución, establecer el alcance del secreto profesional y de la confidencialidad, y preservar la independencia de criterio.
  • Capacidad para aplicar las herramientas y técnicas de la auditoria sociolaboral.