Aurkezpena
UPV/EHUko Gizarte eta Lan Arloko Aholkularitza eta Auditoretzako espezialistaren graduondokoa egiten duten ikasleek lan arloko enpresa aholkularitza eta auditoretzaren espezializazio profesionala jasoko dute giza baliabideen, araudien edo laneko arriskuen prebentzioaren ikuspegitik.
Titulu berritzaile honek Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua amaitzen dutenen lan aukeren orientazio aldaketarekin bat egiten du, eta horren espezializazio lerro batean txertatzen da. Hori dela eta, titulua graduarekin partekatutako zenbait helburutan sakontzeko diseinatu da, eta, batik bat, lan harremanetan lan arloko arauak enpresa errealitatera egokitzeko espezialista gisa diharduten pertsonak prestatu nahi dira.
Beste lan aukera bat da lan harremanetako gradudunarentzat. Hala, lan harremanak gizarte graduatuaren elkargoko jarduerei lotuta badaude ere, jarduteko beste eremu bat irekitzen da, enpresa auditoretzari eta aholkularitzari begira, haien esparru soziolaborala eta gizarte erantzukizuna aztertzeko, bai lanbidearen jarduera librearen ikuspegitik bai giza baliabideetako sailen barrutik.
Amaitzeko, nabarmentzekoa da titulu honetara sar daitezkeela ere Lan Zuzenbideko irakasgaia eman duten beste titulu batzuetako egresatuak, baita, jakina, gure enpresa ingurunean Gizarte graduatu gisa defentsa juridikoan eta aholkularitzan diharduten pertsonak ere, eskuratuko dituzten ezagutzen bidez beren zerbitzuen eskaintza eta kalitatea hobetzeko aukera izango baitute.