banner top

Deialdi publikoetan finantziatutako I+G proiektuak

CIPEME: Zirkulartasuna Iman Iraunkorretan, Motor Elektrikoen fidagarritasuna eta jasangarritasuna hobetzeko

Denboraldia:
2024-tik 2025 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (ELKARTEK programa)
Deskribapena:

CIPEME proiektuaren helburu nagusia ezagutza sortzen jarraitzea da, ekodiseinatutako, birziklatutako eta/edo lur arraroak murrizten dituzten materialetan oinarritutako motor elektriko fidagarriagoak eta jasangarriagoak garatzeko. Garapen horiek Europar Batasunean material kritikoetan dagoen mendekotasuna arintzeko balioko dute. Bereziki, CIPEME proiektuak teknologia kritiko batzuk garatuko ditu, bai birziklatutako materialak berreskuratzeko, bai iman horiek erabil ditzaketen edo material kritikoak partzialki edo erabat bazter ditzaketen motorrak garatzeko. Proiektua guztiz lerrokatuta dago Europar Batasunak eta ERMAk (European Raw Materials Alliance) zirkulartasun-esparruan definitutakoarekin, eta euskal enpresa-ehunarentzat aukerak sortzen dituen ezagutza sortzen jarraitzea du helburu.

Proiektuan parte hartzen dute TECNALIA R & I (partzuergoko liderra), CEIT, IKERLAN, MU-MGEP, ORONA EIC, NAFARROAKO UNIBERTSITATEA eta UPV/EHU (APERT taldea)


Logos departamento

Patrocinios Titulo

Laguntzaile garrantzitsuenak

Patrocinios