Eduki publikatzailea

Ereduan oinarritzen den kontrol prediktiboaren aplikazioa airesorgailu handien egiturazko kargak murrizteko

Doktoregaia:
Tatiana Acosta Pérez
Urtea:
2020
Zuzendaria(k):
Iñigo Kortabarria, Rafael Bárcena
Deskribapena:

Azken urteetan, airesorgailuen potentzia mailak handitzeko asmoarekin, dorreen eta turbinen (errotorearen diametroa eta palak bereziki) tamainak handitu egin dira. Egitura hauen handitzeak osagaien flexibilitatearean handitzea dakar, sistemaren bibrazioak handituz honen ondorioz. Guzti honek, osagai hoietan tentsio handiak sortzen ditu, hauen bizi iraupena laburtuz. Arrazoi honegatik, airesorgailuaren kontrol sistemak garrantzi handia hartzen du, honi esker aipatutako egiturazko kargak nabarmen txikitu daiztezkeelako.

Zentzu honetan, modeloan oinarritutako kontrol prediktiboa (MPC, Model Predictive Control) industrian aspalditik erabilia izan den kontrol teknika aurreratu bat da.

Tesi honek, barne modelo lineal bakarra (SMPC) erabiltzen duen MPC kontroladore baten erabilpena proposatzen du, honen inplementazio praktikoa erraztuz. Kontroladore honek transmisio trenean eta airesorgailuaren errotorean ematen diren egiturazko kargak murriztea ditu helburu.

Horrela, tesi honek SMPC baten diseinua aurkezten du, bere barne modeloa, kostu funtzioa, eta Lyapunov-en teorian oinarritutako egonkortasun frogak kontuan hartzen direlarik. Kontroladore berriaren bi bertsio deskribatzen dira. Bertsio hauek ez dituzte sarrerako perturbazioen aurreikuspenak kontuan hartzen beraien planteamenduetan. Hortaz gain, LIDAR sentsore bat erabiliz sarrerako perturbazioa aurretik kalkulatzen duen diseinatutako SMPCaren hirugarren bertsio bat aurkezten da.