Eduki publikatzailea

KT4eTRANS: Key technologies for new concepts of urban electric transport. KK-2015/00047 (1. fasea), KK-2016/00061 (2. fasea)

Denboraldia:
2015-tik 2017 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (ELKARTEK programa)
Deskribapena:

Proiektu honen helburua elektrifikatutako hiri mugikortasun-kontzeptu berriak ikertzea da, etorkizunerako mugikortasun beharretan eta “Smart City” zerbitzuetan oinarritutako ibilgailu urbanoak asmatuz. Horretarako, hurrengo teknologiak nabarmenduko dira: birkarga ultra-azkarra eta hau sare elektrikoan integratzeko azpiegiturak, ingurune urbanoetarako belaunaldi berriko metatze-teknologia aurreratuak, “powertrain” eta trakzio-sistema aurreratuetan integratutako elektronika, eta mantentze-lan iragartzaileak. Partzuergoko burua CREATIO – IRIZAR GROUP INNOVATION CENTER AIE da, sozio parte-hartzaileak TECNALIA, CEIT, CIDETEC eta APERT Taldea (UPV/EHU) direla. APERT Taldearen helburu partikularrak propultsio-sistemaren energia-dentsitatea maximizatzean datza, potentzia-etaparako hozte soluzio optimo eta berrien garapenaren bitartez.