2020ko sare elektriko adimendunentzako eskaintza teknologiko berria. Offshore HVDC eta behe-tentsioko sareen eragiketa (FUTURE GRIDS-2020). IE14-389
- Denboraldia:
- 2014-tik 2015 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco (ETORTEK programa)
- Deskribapena:
-
FUTURE GRIDS-2020 proiektuak, besteak beste, energiaren testuinguruko ekintzak ere garatzen ditu. Offshore parke eolikoek sortutako energia elektrikoaren garraioa korronte zuzeneko eta tentsio altuko (HVDC) azpiestazioen diseinura eta behe-tentsioko (BT) eragiketa aurreratuen gaineko erabileretara dago zuzendua. Proiektu honetako partaideak TECNALIA (taldeburua), BCAM – Basque Center for Applied Mathematics eta UPV/EHUko Ingeniaritza Elektrikoko saileko Sistema Elektrikoen Ikerketa Taldea (GISEL) eta Teknologia Elektronikako saileko Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldea (APERT) dira. Silizio karburodun erdieroaleak eta egitura nanokristal edo amorfoak dituzten osagai magnetikoak erabiliz, erdi-tentsioko DC/DC bihurgailuen garapenean hartzen du parte APERT taldeak. Era honetan korronte zuzeneko banaketa-sistema edota erdi-tentsioko azpiegiturako bihurgailuak frogatzeko.