Eduki publikatzailea

Full Power Link (FPL) baten prototipoaren garapena ET-ko sareak lotzeko

Enpresa / Zentroa:
-
Denboraldia:
2020-tik 2021 arte
Deskribapena:

Banaketa-sarea aldatzen ari da aldioro faktore batzuk direla eta: eskaeraren igoera, sorkuntza sakabanatuaren integrazioa, ibilgailu elektrikoaren hedapena, sarearen kodigo berriak, eta abar. Faktore hauek guztiak direla eta, sarea moldatu behar da egoera berri hauetara zerbitzu ona bermatzen jarraitzeko, jarraia eta kalitatezkoa. Beraz, FPL (Full Power Link) dispositiboak sarean konektatzea interesgarria da potentzia-elektronika integratzeko eta, horrela, funtzionalitate berriak izatea banaketa-sarearen zerbitzu ona bermatzeko edozein unetan. Funtzionalitate berri hauek garatu behar dira FPL-ren potentzia-bihurgailuaren kontrolaren barruan sartzeko. Hau guztia dela eta, proiektu honen helburu nagusia potentzia-bihurgailuaren kontrol-algoritmoak garatzea da aipatutako funtzionalitate berriak FPLan sartzeko.