Full Power Link (FPL) baten potentzia baxuko prototipo baten garapena sare erradialen aplikazioetarako (FPLRADIAL)
- Enpresa / Zentroa:
- -
- Denboraldia:
- 2021-tik 2024 arte
- Deskribapena:
-
Banaketa-sarearen funtzionamendu ona bermatzeko, FPL (Full Power Link) dispositiboak txertatzea interesgarria da. Dispositibo hauek potentzia-elektronikan oinarrituta daudenez, funtzionalitate berriak eskaini ahal dituzte eta banaketa-sarearen eraginkortasuna hobetu ahal dute. Funtzionalitate berri hauek aurreko proiektu baten bidez garatu egin dira. Kasu honetan, FPLRADIAL proiektuak helburu nagusi hauek ditu:
1. FPL baten prototipoa garatzea tentsio eta potentzia baxuetan, horrela proba experimental desberdinak egin ahalko dira APERT taldeko laborategian. FPL-ren prototipoaren garapena Rapid Control Prototyping (RCP) kontzeptuan oinarrituta egongo da.
2. Aurreko proiektuaren bidez garatutako kontrol-algoritmoen egiaztapen experimentala lortzea tentsio eta potentzia baxuetan. Era berean, garatutako kontrol-algoritmoen funtzionamendu-mugak zehaztea parametro batzuei begira: konmutazio-maiztasuna, potentzia, tentsio maila, eta abar.
3. FPLren potentzia-bihurgailuaren kontrol-sistema garatzea funtzionalitate berriak inplementatzeko. Algoritmo hauek Matlab-Simulink software tresnaren bidez garatu egingo dira.