Erregai-pila, bateria eta superkondentsadoreez osaturiko ibilgailu elektriko hibridoaren propultsio sistemaren ikerketa (ELECTRICAR-P). DPI2014-53685-C2-2-R
- Denboraldia:
- 2015-tik 2017 arte
- Finantzaketa egin duen erakundea:
- Ministerio de Economía y Competitividad
- FEDER (Europako eskualdearen garapen Funtsa)
- Deskribapena:
-
Proiektu honen helburu nagusia ibilgailu elektriko eta hibridoen “powertrain”-aren ikerketa egitea da. Ibilgailu hauen elikadura iturria erregai-pilaz, bateriaz eta superkondentsadoreez osatu ahal izango da Propultsio, metatze eta energiaren gestioren garapena integralki aztertzen da proiektu honetan. Universidad Carlos III de Madrid eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlariek hartzen dute proiektu koordinatu honetan.
Ibilgailu elektrikoaren “powertrain”-a osatzen duen atal bakoitzaren optimizazioa izango da aztergai. Atal guztiak dituen erakusle integral bat egingo da. Garatutako tresna hau ikerketarako plataforma malgu bat eta ibilgailu elektrikoa baldintza desberdinetan probatu ahal izateko balioko duen tresna bat izango da. APERT ikerketa taldeko azpiproiektuan ibilgailuaren propultsio sistema ikertzen da, bere atal nagusiak driver-a (alderanzgailua) eta motorra direlarik. Helburuak ondorengoak dira: a) modulazio sistema hibridoak garatzea (modulazioa bektoriala eta armonikoak saihesten dituen teknikak erabiliz) denbora errealeko plataformetan inplementatuz; b) errendimendu optimizaturiko alderanzgailuen diseinu, fabrikazio eta balidazioa ikertzea, garatuko diren potentzia bihurgailu hauek, alde batetik, IGBT diskretuen paralelizazioan oinarrituz eta bestetik erdieroale berrietan (SiC edo GaN) oinarriturik egongo direlarik.