Eduki publikatzailea

Cyber-Physical Production Systems gailuak manufaktura-industrian integratzeko ingurune baten garapena, informazioa eta ezagutzaren aprobetxamendurako

Enpresa / Zentroa:
-
Denboraldia:
2014-tik 2017 arte
Deskribapena:

4.0 Industria kontzeptu berrian erabilgarri izango diren Cyber-Physical Production Systems (CPPS) zirkuituak garatuko dira. Ezaugarri hauek bilatuko dira: denbora erreala, kostu eta kontsumo baxuak eta tamaina txikia. Bi CPS diseinatuko dira:

CPS-IF: Cyber-Physical-System Inter-operable and Flexible: oinarrizko CPSa: sentsoreak eta komunikazioak izango dituena.

CPS-IFSS: Cyber-Physical-System Inter-operable, Flexible, Safe and Secure: oinarrizkoari hutsegite tolerantzia eta cyber-babes ezaugarriak gehitzen dizkiona.