CPPS GATEWAY. Pasabide adimentsu berri bat garatu, segurtasuna bermatzeko, Cyber-Physical Production Systems (CPPS) integratzean Etorkizuneko Industrian
- Enpresa / Zentroa:
- -
- Denboraldia:
- 2016-tik 2017 arte
- Deskribapena:
-
Cyber-Secure CPPS pasabideei dagokie proiektu hau. Xilinx enpresaren azken belaunaldiko FPGA bat izango da tresnaren oinarria; Zynq familiakoa, hain zuzen ere. Horrek, logika programagarri ugariz gain, ARM prozesadore-gune bikoitza ere badauka eta. “Prozesadore-FPGA” bikoiztasun horrek balio-gehitu izugarria ekarriko dio kasu jakin honi, zeren eta programazioaren ezaugarriak doitzen eta zabaltzen uzten baitu, bizkortze eta kide-prozesatze moduluen bidez, logika programagarriko zatian gauzatuak.