Eduki publikatzailea

Contactless Submarine Power Transfer Station Demonstrator (COLAB 19/02)

Denboraldia:
2020-tik 2021 arte
Finantzaketa egin duen erakundea:
UPV/EHU (Lankidetza proiektuak)
Deskribapena:

Gero eta eskari handiagoa dago itsaspeko ROVak (urrunetik funtzionatzen duten ibilgailuak), sentsoreak, gasa erauzteko makineria, petrolio eta mineral baliabideak eta akuikultura zerbitzuentzako. Zerbitzu horiek guztiek energia elektrikoaren hornidura beharko dute eta gaur egungo teknologiak (kable elektrikoak eta bateriak) autonomia denbora edo funtzionamendu distantzia mugatzen dute. Bateria kargatzeko ROVak uretatik atera behar dira eta kableen bidez elikatzen direnak funtzionamendu tarte mugatua dute. Kontakturik gabeko bateria kargatzearen erabilerak gailu horien funtzionamendu denbora eta barrutia handitu eta urpeko jarduera askoren ustiapen kostua murriztu dezake, baita urpeko zerbitzu berriak erraztu ere. Proiektu honen xedea da Kontakturik Gabeko Itsaspeko Energia Transferitzeko Estazio bat aztertzea, diseinatzea eta eraikitzea eta sistema hori instalatzea UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolan dagoen FLUME olatuen deposituan. Proiektuak JRL-ORE abiapuntu pribilegiatuan kokatuko luke itsaspeko energia elektrikoa transferitzeko lasterketan, teknologia honen erabilera hasierako ikerketa-fasetan baitago.