Sarrera
Gaurko hezkuntza sistemek, zientzia eta matematika arloak batez ere, giza garunak ikasten eta pentsatzen duen eredu zaharkitu batean oinarritzen dira.
Eredu zaharkitu horretan bi ezaugarri azpimarra daitezke; gizakiaren barne gaitasunak, inteligentzia-kozientea neurtzen duten frogen bitartez neurtuak (Raven), eta epe laburreko oroimen eskasa.
Beraz, eredu horretan gure prozesu mentalek banaezina den arreta behar dute eta beste jarduera mental batzuek prozesu horien etena eragin dezakete
Literaturan azken horri 2-Sistema bezala deitzen zaio.
Hezkuntzan prozesu horien ereduak ditugu; hizkuntza algebraikoan oinarritzen diren arazo-ebazpenak, aritmetika eragiketak (PISA, A ereduko arazoak, lauki bateko azalera).
Zientzia Kognitibo eta Psikologia Ebolutiboko oinarrizko teorien arabera, gizakiaren goi mailako prozesu kognitiboek epe luzeko memorian lan egiten dute, paraleloki, modu automatikoan eta beste prozesu mentalak oztopatu gabe.
Giza garunak sistema konputazionalen sare oso handia du. Izan ere sare horiek espazio, mugimendu, indarra, hizkuntza, emozioak... bezalako datuak manipulatzen dituzte pertsonak maila sozialean arrakastaz aritzeko.
Proiektu honetan existitzen diren giza sistema konputazional batzuen identifikazio eta deskripzio formala bilatzen da, primitiboak deritzonak. Primitibo horiek gure hezkuntza kurrikulumean gaineratu nahi ditugu ikasleek egin behar dituzten eginkizun kognitiboak optimizatzeko.
Primitibo kognitiboen erabilerak ikasketa plangintzan emaitza ezberdinak ekarriko ditu: ikasleek epe luzeko oroimenean gordeko dituzte kontzeptuak (berehalako, automatiko, seguru eta esfortsu gabeko sarrerarekin); datuak paraleloki, fidagarri eta esfortsu-gabe manipulatuko dituzte; bere buruari zein beste ikasle batzuei erabakiak hartzeko erabili dituzten prozesuak azaldu ahalko dizkiete.