Ikerketa lerroak
Joxe Azurmendi Katedrak bultzatuko dituen ikerketak, oro har, giza eta gizarte-diziplinatan zeharkatuak daude, baina ez dira falta zientziari eta ingurumenari eskainitako pasarteak. Joxe Azurmendiren filosofiak planteatu eta landu dituen gaietatik abiatuta hauek izango dira katedrak lehenetsiko dituen ikerketa-lerroak:
-
Arantzazu eta 1956ko Belaunaldiaren pentsamendua:
toki eta une historiko zehatz horretan hainbat pentsalarik Euskal Herriarentzat landu dutena aztertzea du helburu. -
Euskal pentsamenduaren nazioarteko eragina: atzerriko pentsalariek historian zehar Euskal Herriko adituengan izan duten eragina aztertzea du helburu.
-
Euskal pentsamenduaren transmisioa: euskal idazle eta pentsalari historiko batzuren lana zuzenean aztertzea, testuinguruan jartzea eta ezagutaraztea du helburu.
-
Hizkuntza eta kulturaren teoriak: Euskal Herriaren errealitatean funtsezkoak diren hizkuntza eta kultura bezalako elementuak aztertzea du helburu.
-
Naziogintza eta estatugintza: Euskal Herriarentzat oinarrizkoa den nazio kulturalaren kontzeptua eta nazio horrek estatu politikoarekin duen harremana aztertzea du helburu.
-
Bizikidetza eta gogoeta etikoa: Euskal Herriak erakusten duen errealitate gatazkatsua eta elkarbizitzarako behar dituen oinarriak aztertzea du helburu
-
Pentsamendu soziala eta kooperatibismoa: Euskal Herriak bereziki garatutako kooperatibismo sozialaren egitasmoa aztertzea du helburu.
-
Gizaberea eta gizakiaren ikuspegi berriak: gizakiaren animalia izaeratik abiatuta existentzialismotik, pertsonalismotik edo erlijiotasunetik hausnar daitekeena aztertzea du helburu.
-
Gaur egungo filosofiaren zenbait alderdi, bereziki zientziarekin eta kulturarekin lotutakoak, Katedra honen helburu erabakigarritzat jotzen dira, Joxe Azurmendiren filosofian izan ziren bezala.