Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia masterra egiteko diru laguntzak

Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia masterra egiteko diru laguntzak

Joxe Azurmendi Katedraren bigarren ekimena Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia izeneko ikerketa masterra egiteko dirulaguntzak ematea da: gehienez ere bi urte bakoitzean, daukagun zuzkidura ekonomikoaren arabera.

Ikasle horiek Master Amaierako Lana euskaraz eta Katedraren ikerketa lerroetako baten inguruan egiteko konpromisoa hartzen dute. Horiei beste hainbat ekimen antolatzeko laguntza eskatuko zaie.

Dirulaguntza horiek epaimahai ebaluatzaile batek esleituko ditu. Epaimahai horren osaketa Katedrak adostuko du, eta, erabakia hartzeko, masterreko batzordearen iritzia jasoko du.

Joxe Azurmendi Katedra - 2024ko Master Sariak

JOXE AZURMENDI KATEDRAk bi diru laguntza emango ditu 2024-2025ean Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia Masterra egiteko.  Horietako bakoitza 5.000 euro gordinekoa izango da.

Pentsamendu Garaikiderako Joxe Azurmendi Katedrak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten, euskarazko ikerketa sustatu nahi du filosofian.

JAK-k bultzatu nahi dituen ikerketa lerroak hauek dira:

  1. 1956ko Belaunaldiaren pentsamendua
  2. Nazioarteko eragina euskal pentsamenduan
  3. Euskal pentsamenduaren historia eta transmisioa
  4. Hizkuntzaren eta kulturaren teoriak
  5. Naziogintza eta estatugintza
  6. Bizikidetza eta gogoeta etikoa (ingurumenarekiko harremana …)
  7. Pentsamendu soziala, eraldaketa soziala eta kooperatibismoa
  8. Gizaberea, bizia eta gizakiaren ikuspegi berriak
  9. Euskaraz sorturiko pentsamendu lerro berriak (genero ikuspegiak, filosofia feminista …).

JAK-ren jardueretako bat honakoa da: Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia  masterra egiteko eta horri dagokion Master Amaierako Lana (MAL) euskaraz eta aipatutako ikerketa lerroetako baten inguruan egiteko diru laguntzak eskaintzea.

Aurten ere, 2024an, aipatutako masterra egiteko bi diru laguntza emango dira. Hauek dira oinarrien xehetasunak:

  1. Eskariak eta dagokion dokumentazioa e-postaz bidaliko dira jak.laguntzak@gmail.com helbidera 2024ko uztailaren 24rako.
  2. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa hau da:
    •  a/ MALean landu nahi den proiektu filosofikoaren zirriborro laburra(1.000 karaktere inguru)
    • b/ Euskararen ezagutzaren C1 agiria edo parekoa.
  3. Ikaslearen konpromisoa honakoa da: Filosofiako masterra eta dagokion MALa euskaraz idaztea, gaia filosofiako edozein delarik (aipatutako JAK-ren ikerketa lerroen inguruko gaiak hobetsiko dira).
  4. Ikaslearen konpromisoa da, halaber, ikasturtean zehar JAK-k eskatu diezaiokeen laguntzari erantzutea, adibidez, ekitaldiren bat antolatzeko edo beste zerbait bideratzeko.
  5. Diru Laguntzak 2024ko uztailaren 30ean esleituko dira. Hala ere, horiek ez dira gauzatuko ikasleek Filosofiako masterrean matrikula egiten ez badute.