catedra joxeazurmendi
Berriak
Uda ikastaroa: Arantzazun bizi: iragana, orainaldia eta etorkizuna zer?
Arantzazu euskal jendartearentzat erreferentziazko espazioa da, eraldaketarako energiaren konfluentziaren gunea izan baita 500 urtez. Arantzazuren inguruan urtez urte eratuz joan den gizarte-sare anitza da, askotarikoa, gizarte-esparru desberdinetan txertatua. Arantzazu herri-tokia da, herriarentzakoa. Eta gutxi dira gurean elkarri etorkizun-galderak egiteko toki aproposak.
2024an, lehenengo aldiz, UPV/EHUk eta Arantzazulab-ek Uda Ikastaro bat antolatu dute bertan, Arantzazuren eta Euskal Herriaren etorkizuna lotzen dituen bidexkak, naturalak zein kulturalak, elkarrekin aztertzeko. Etorri!
Uztailak 22-23 - Matrikulatu (informazio +)
Arantzazu
ZUZENDARIAK:
Antonio Casado da Rocha, UPV/EHU
Naiara Goia Imaz, Arantzazulab
UPV/EHUko Pentsamendu Garaikiderako ”Joxe Azurmendi” Katedraren laguntzarekin
Ikastaroa euskaraz izango da aldibereko itzulpenik GABE
Balio akademikoa: 20 ordu