Cátedra de Pensamiento Contemporáneo ‘Joxe Azurmendi’
![](https://www.ehu.eus/documents/50087687/0/portadaJAK_2024.jpg/d5fc09e8-d95d-24f5-9276-57dbed3c0b12?t=1707824453805)
![](https://www.ehu.eus/documents/50087687/0/logos-katedra-azumendi.jpg/59cae1d1-b2c9-161e-0cb3-97122133780c?t=1706792931234)
Bere iragana ezagutzen ez duen herri batek ezin du etorkizunik eduki. Hortik abiaturik, ikastaro honen helburua Euskal Herriaren bilakaeran esanahi berezia izan duen garai bati behatzea da. Berau 1956ko belaunaldiaren garaia da, non Jakin taldeak orokorrean eta Joxe Azurmendik bereziki aparteko garrantzia duten. Horiek euskal hizkuntzaren, kulturaren eta herriaren aldeko ekosistema bat osatu zuten, zeinaren ondorio onuragarriak gaurdaino ere iritsi diren.
1956ko urtea berezia izan zen: gogora ditzagun, adibidez, orduan ospatutako Arantzazuko “Euskaltzaleen Biltzarra” edota Parisko “Euskal Batzar Orokorra”. Etorri garai hori gurekin ezagutzera!
Carlos Santamaria Zentroa (Donostia)
Ikastaro hau UPV/EHUko ”Pentsamendu garaikiderako Joxe Azurmendi” Katedrak antolatzen du, zeinak euskal pentsamendua bultzatu nahi duen. Ikastaroa euskaraz izango da aldibereko itzulpenik GABE.