Eduki Digitalak Sortzeko Baliabideak

Creación de Contenidos Digitales

Eduki Digitalak Sortzeko Baliabideak

eCampusek eduki digitalen sorkuntzan irakaslegoari laguntza eskaintzen dio software aske eta ordainpekoen bidez, zeinei esker hezkuntza-edukiak era autonomoan sortzeko aukera izango duten.  

Irakaskuntza Digitalarako Tresnak izeneko atalean, prozedura, zeregin edo kontzeptu azalpenetarako bideo sorkuntza ahalbidetzen duten tresnen bilketa bat egin da. Tresna hauek ordenagailu pantailan gertatzen ari dena grabatzeko aukera eskaintzen dute: screencasts-ak egin, pantaila harrapaketak, powerpoint edo keynote aurkezpenak, aplikazioen funtzionamenduak etab. Era beran, audio bidezko azalpen edo iruzkinak era sinkronizatuan grabatzeko aukera ematen dute. Era erraz batean eduki digitalak edo bideotutorialak prestatu ahal izateko aukera eskaintzen duten tresnak dira.

Kalitate profesionala duten aurkezpenen grabaketa edo/eta postprodukziorako eCampusek multimedia teknikari taldearen laguntza pertsonalizatua, Chroma Key-dun “platoa” (atzekalde birtualak erabiltzeko aukerarekin, eta ikus-entzunezko postprodukziorako Polimedia Gela izenekoa eskaintzen ditu. Edozein irakaslek eskuragarri izango ditu, beti ere aurretik eskaria eginez.

Hirugarren atala, Bideoteka, eCampusen laguntza izan duten eta helburu ezberdinetara bideratu diren,  irakasle talde ezberdinen ikus-entzunezko lanen bilduma  da..