Vitoria-Gasteizko Ekonomia Zirkularreko jardueretan enpresak identifikatzea
Lander Martínez Diez
Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradu bikoitza (Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola)
Abstract
Gure planetaren etorkizunari buruzko kezka gero eta handiagoak, gure eredu ekonomiko lineala birplanteatzera eraman gaitu. Izan ere, eredu hori, gaur egun ezagutzen dugun bezala, jasanezina da. Erantzun gisa ekonomia zirkularra sortu zen, garapen iraunkorra lortu nahi duen eredu ekonomikoa, materialen eta produktuen erauzketa, ekoizpen, kontsumo eta hondakin ereduak aldatuz.
Lan honetan ekonomia zirkularraren aldeko jarduerak egiten dituzten Gasteizko enpresak bilatu eta identifikatzen dira. Horretarako, ezinbestekoa da eredu ekonomiko horren oinarriak ezagutzea, bai historia, bai egungo egoera. Hau da, informazioaz blaitzea, hala nola ekintza-planak, Autonomia Erkidegokoak, Estatukoak eta Europakoak, ISO ziurtagiriak, fundazio nabarmenak, etab.
Behar adina informazio dugunean, galdetegi/inkesta bat prestatzea da asmoa. Hori udalerriko enpresetara bidaliko litzateke, eredu ekonomiko zirkularra bultzatzen duten jarduerak egiten dituztenak identifikatzen saiatzeko. Erantzunak aztertu ondoren, zerrenda bat egitea gustatuko litzaiguke. Bertan, enpresaren izena eta garatzen duten jarduera azalduko dira, eta, horrela, tokiko enpresetako jardunbide egokien berri emango zaio udalari.
Gako-hitzak: Ekonomia Zirkularra, Enpresak, Jarduerak, Vitoria-Gasteiz