“Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela” erakusketaren bisita gidatuak
Boluntarioek berek kudeatutako jarduera
UPV/EHUko irakasleek eta SOS Arrazakeria taldeak prestatutako Zuzenbide, Kriminologia eta Psikologiako graduetako ikasle talde batek unibertsitateko beste ikasleei eskainiko dizkiete bisita gidatuak SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOAren erakusketa hau ikusteko: "Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela".
UPV/EHUko ikaslea bazara, bisita gidatua eska dezakezu. Bisita gidatuak azaroaren 6tik 22ra bitartean egin daitezke, astelehen eta asteazkenetan.
- Ordua: 12:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:00etara
- Plazak: 35
- Izena eman behar da aldez aurretik: unibertsitatea@sosracismo.eu
Gaia
Ekimen hau antolatu da Europak bizitutako iraganaren ikaspenak baliatzeko, arrazismoak eta lagun hurkoari gizatasuna kentzeak sortutako basakeriaren gainean gogoeta egiteko eta aniztasunak gaur egun planteatzen dizkigun erronkei buruzko eztabaida bultzatzeko.
Hartzaileak
Unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago, batez ere Zuzenbide, Kriminologia eta Psikologiako graduetako ikasleei. Bisita gidatuak hizkuntza hauetan egiteko eska daiteke: gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez.
Erakusketa urriaren 18tik azaroaren 22ra bitartean bisitatu ahalko dugu Donostiako Zuzenbide Fakultateko hall nagusian.
Helburuak
- Ikasleek holokaustoaren tragedia hobeto ezagutzea: zergatik gertatu zen eta zer paper jokatu zuen arrazismoak biktimak hautatzerakoan, eta analisi inklusibo bat bultzatzea gure garaiko biktimizazio esperientzien analogia historikoak eta antzeko gertaerak identifikatzea ahalbidetzeko.
- Europarren memoria kolektibo bat sustatzea Europako historiaren irakurketa kritikoa eta gertaera historikoen konplexutasunari ekiteko, eta aipatutako gertaerok egungo behar sozialen zerbitzura jartzeko.
- Giza eskubideekiko nolabaiteko engaiamendua sortzea, isiltasun, apatia eta lagun hurkoaren sufrimenduarekiko axolagabetasuna saihesteko.
- Biktimekiko erruki emozioen ordez, emozio moralen premiaren alde egitea, giza eskubideen eta bake kulturaren errespetuaren aldeko neurriak hartzera bultzatuz.