Ikaslagun Programa Voluntariado

IkasLagun Boluntariotza Programa

UPV/EHUren helburuetako bat da, irakaskuntzaren goi mailan, profesionalak prestatzea munduan dauden mota guztietako desberdintasunak ezagutu eta, ekitate, iraunkortasun eta giza eskubideen errespetuari garrantzi handia emanda, gizarteen aurrerabideari eragiten dioten arazoei buruzko eztabaidetan parte hartzeko gaitasuna izan dezaten.

IkasLagun boluntariotza programan laguntzeko konpromisoa hartzen duten UPV/EHUko ikasleak astean behin eta bi orduz joaten dira ikasturtean zehar Gipuzkoako babes sistemako egoitza baliabideetan arreta jasotzen duten haurrei errefortzu akademikoa eskaintzera.

Sostengu hori izaten da hezkuntzan laguntza pertsonalizatua ematea eta elkarren artean esperientziak eta ezagutzak trukatzea, elkartzeko eta ikaskuntza sozialerako guneak bultzatuta.

Era horretara lortu nahi da, sostengua emateko harreman baten bidez, parte hartzen duten ikasleek unibertsitate erreferente gisa jardutea, eta, horrela, haur txikienek beren burua imajina dezaten, etorkizunean, unibertsitatean prestatzen edo derrigorrezko hezkuntzaren ondoko hezkuntza ibilbideak egiten. Proiektu honen bidez lagundu nahi zaio talde horrek aurre egin behar izan eta abiapuntu duen aukera desberdintasuna arintzen.

Lankidetza jarduera solidario horiek egiteak berekin dakar UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean graduko ikasketak egiten dituzten ikasleei hautazko kredituak aitortzea.

 

campusa berria

UPV/EHUk eta Gipuzkoako Diputazioak IkasLagun programa bultzatu dute, babes egoitzetako haurrei ikasketetan errefortzua eskaintzeko